Aste Nagusiko egitarauaren aurkezpena

IMG_20160817_101331

Bilboko Konpartsek Itsasadarrera salto egitera gonbidatzen gaituzte euren programazioa aurkezpenean . Bainujantziak, aletak, uretarako betaurrekoak… jantzita aurkeztu dute gaur Bilboko Konpartsek euren programazioaren egitaraua. Aurten, Itsasadarra dinamizatzeko konpromezua hartu dute eta jendearen gozamenerako puzgarri erraldoia jarriko dute Erripako kaian.

Aurten Bilboko Konpartsakek errekara salto emango du: orain arte urrats txikitxoak ematen joan dira erreka Aste Nagusian txertatzeko (kukaña, ur jolasak, piraguen jaitsiera, arrantza eskola … ), eta aurten salto bat ematera doaz eta Ripa kaian astelehenetik asteazkenera puzgarri erraldoi bat egongo da jarrita, 10etan eta 17etan errekarekin kontaktu hori lantzeko.

Azpimarratu duten ekitaldien artean, Hiri Krossaren 20. edizioa nabarmendu dute. Barikuan izango da eta urtero bezala txikientzako, benjaminentzako, beteranoentzako eta gazteentzako kategoriak egongo dira, gurpil aulkiak erabiltzen dituzten lagunentzako kategoria ere izango delarik. Izen ematea jada bete beteta dago. Beste urte batez arrakasta totala duen txapelketa da Hiri Krossarena, deigarria bada ere jaiak eta kirola uztartu ahal den adibide polita izaten da urtez urte.

Mugikorrekin argazkiak ateratzeaz nazkatuta daudela esan dute baita ere eta horri aurre egiteko proposamen berri bat dute: Marraztu Aste Nagusia I edizioa! “Dibujatolrato sinparar” taldeko lagunen eskutik, asteartean 11:00etan Arenaleko jaiguneko giroa zuzenean marrazteko aukera eskainiko dute.

Konpartsek azaldu dutenez, Bilboko Aste Nagusia kalean eta dohain, mundu mailan ekimen gehien duen jaia da, 500 ekimenetik gora programatzen dituzte. Baina bere berezitasuna beste zerbaitetan datza: parte hartzailea eta herrikoia da Aste Nagusia. Hitz pottoloak dira hauek eta oso erabiliak, baina garrantzitsua da esanahia ondo ulertzea. Aste Nagusiaren barruko tripak ezagutzea oso oso interesgarria delako. Urte osoan zehar lan talde eta jende pila baten artean eraikitzen da 9 egun hauetan ikusten dugun egitaraua, gau ta egunez kalean pertsona guztien gusturako ekimen ezberdinak egon daitezen. Ez da soilik aste honetan txosnen mekanotuboak nola altxatzen diren ikustea .. baizik eta nola asmatzen diren ekimen berriak, nola lotzen diren aste eder honetan dauden ikuskizun, txapelketa eta ekimen guztiak. Hori da Aste Nagusia hain berezia egiten duena. Herritik sortua eta herria disfrutatzeko jaiak dira.

Horregatik etorkizunari erreparatu nahi diote Bilboko Konpartsetatik. Gero eta gehiago dira umeentzako prestatzen diren ekimenak: Gastronomikoaren barruan, ikuskizunetan, jolasetan eta tailerretan … baina argi utzi dute ez direla horrekin konformatuko. Honetan ere parte hartzailea eta herrikoia egin nahi dute eredua, eta parekidea. Horregatik konpartsetatik umeen espazioa ez dute soilik ikusle bezala planteatzen, umeak ere protagonistak izatea bilatzen hasiak dira, etorkizuneko konpartsakideak izango direlako, egun jada konpartsakide txiki pila bat ditugu gure artean. Eta aurten hori ere bultzatuko dute: haiek diseinatu eta erabakiko dute zer nolako jaiak egon behar direna haien ikuspegitik, eta egin egingo dituzte.

Eta urtero-urtero ezagun egin diren ekimenak aurten ere egongo dira gurekin; Goitibeheren III Open Aste Nagusia, Xakea, Arrantza eskola, antzerkia, sukaldaritza txapelketa, aerobithon, konpartsen arteko herri kirolak, hamaika kontzertu, maskara tailerra, rokodromoa, etabar luze luze bat.

9 egun zoro eta liluragarriak izango ditugu aurretik, adin eta gustu guztietako laguntzentzat pentsatua eta adin eta gustu guztietako lagunek diseinatua. Eredu herrikoi, parte hartzaile eta parekidean oinarrituta dagoen Aste Nagusian ez direla inolako erasorik onartzen gogorarazi nahi izan dute amaitzeko. Erasotzaileak ez dira jai gunean onartzen, ezta Bilbon ere!

Beraz … kalera MariJaiarekin batera dantzatzera eta disfrutatzera!

Gora Aste Nagusia! Gora Marijaia!

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *