Konpartsero eguna 2010
Gaurtik 54 egun falta dira oraindik 2010ko Bilboko Aste Nagusirako, baina tartean Konpartsero Eguna izango dugu uztailean. Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:
- 11:00 Musika
- 12:00 Puzgarriak
- 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)
- 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa
- 13:00 Pintxoen aurkezpena
- 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
- 14:30 Konpartsen Bazkaria
- 17:00 Berbena GOZATEGI taldearekin bere disko berria aurkeztuko dutelarik
- 19:30 Kalejira Alde Zaharretik ORKRESTA taldeareakin
Pintxo lehiaketaren arauak
- Lau pintxo berdin aurkeztu behar dira
- Pintxo-lehiaketarako osagaiak: txipiroia, piperra eta hirugiharra + 2 osagai libre + basea + (koipea + gatza + ozpina…). Osagai printzipala Txipiroia izan behar da. Tipula eta txipiroi tinta ezin dira erabili
- Pintxoaren dekorazioa hartuko da kontuan, ez platerrena