Txosnaganeko mendi-igoerarik jendetsuena egingo dugu konpartsok zapatuan
2019ko ekainaren 6a
Bilboko Konpartsok Txosnagane mendi-igoeraren VII. ekitaldiari ekingo diogu zapatuan, ekainaren 8an; 292 pertsonek parte hartuko dute ekimenean, inoizko kopururik handiena.
Bi ibilbide errepikatuko ditugu aurten ere:
Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibelaz). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizaren ondotik.
Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibelaz), 09:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku beretik.
Ibilbide biak Bolintxu errekaren ondotik igaroko dira, Bilboko paraje natural bakarretakoa, eta mendizaleek asko estimatutakoa; egunotan, Supersurren lanak direla eta suntsitzeko mehatxupean dagoena.
Helmuga Atxuriko Enkarnazio Plazan izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako opari- eta sari-banaketa.