Txosnaganeko ibilaldi neurturako izen-ematea zabalik
Bilboko Konpartsok Txosnagane mendi-igoeraren VII. ekitaldiari ekingo diogu aurten, ekainaren 8an, eta dagoeneko zabalik dago bilbotar denek izena emateko epea.
Bi ibilbide errepikatuko ditugu aurten ere:
Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizatik.
Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku berean.
Helmuga Atxuriko Enkarnazio Plazan izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako opari- eta sari-banaketa.
Izen-ematea Bilboko Konpartsen webgunean egin daiteke maiatzaren 26ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da.
Ekainaren 8an Txosnagarera joango gara!!!