Bilboko Konpartson mendiko ibilaldi neurtuan 200 lagunek hartu dute parte
Larunbat honetan, ekainaren 9an, egin da BILBOKO KONPARTSAK federazioak antolatutako Txosnaganerako VI. Ibilaldi Neurtua. Denera, 190 lagunek parte hartu dute kirol-ekimen horretan.
Txosnagane mendia hainbat izenekin da ezaguna: Biderdi, Ganetxiki eta Larrentxu, besteak beste. Pagasarri eta Ganekogorta gainen artean dago, eta 877 metroko altuera dauka.
Bi ibilbide ezberdin ezarri ditugu antolakuntzak, biak San Adrian auzotik irtenda: laburra, 13,6 kilometrokoa (582 metroko desnibelarekin); eta luzea 19,17 kilometrokoa (967 metroko desnibelarekin). Parte-hartzaileen kopurua 65 eta 30 bikotekoa izan da, hurrenez hurren.
Azken urteotan legez, helmuga Atxuriko Enkarnazio Plazan kokatuta egon da, bertako auzo-jaiekin bat egiten. Mendizaleek han aurkitu dute indarrak berreskuratzeko beharrezkoa den guztia; bertan ere izan da parte-hartzaileentzako opari eta sari-banaketa.
Honako hauek izan dira irabazleak:
Ibilbide laburra:
Izaskun Hurtado / Josu Santiesteban eta Xabier Notario / Ángel García
Denbora: 3.19.00
bilbide luzea:
Zuriñe López / José Val
Denbora: 4.38.00
Zozketa (Bi pertsonentzako afaria Kalderapeko jatetxean):
Maitane Turrillas / Jorge Guaza