Bertoko produktuei gorazarre, Aratusteetako indaba-lehiaketan
Giro aparta izan da Bilboko Plaza Barrian, mozorroak eta sasoiko produktuak nahasi dituen Aratusteetako Indaba Lehiaketan.
Zapatu Aratusteak ez dakar osterik, Aratuste gehiago baizik. Mozorroak, ileordeak, apaingarriak… eta gastronomia izan dira gaur protagonista Bilboko Plaza Barrian. Lapiko eta putxeren usain gozoan esnatu da gaur Bilbo eta sasoiko produktuen artean, neguko erreginari egin dio omenaldi: indabari. 72 parte-hartzaile, kuadrilla eta konpartsak gehituta, aritu dira gaur bertoko indabekin maila goreneko platerak prestatzen. Epaimahaiak bereziki azpimarratu du indaben kalitateari aitortzen dion garrantzia eta gaurkoan zail izan du ebazpena. Hauek izan dira aurtengo indaba lehiketaren irabazleak:
OROKORRA
– Lehen saria: Txoko encartado (Villaverde).
– Bigarren saria: Luar Luar (Bilbao).
– Hirugarren saria: Kike (Sopela).
KONPARTSAK
– Lehen saria: Moskotarrak.
– Bigarren saria: Aixe Berri.
– Hirugarren saria: Zaratas.