Inauterien balorazioa
Bilbo hiribilduan zein auzoetan zorioneko eta dotore izandako aratustetatik errekuperaturik, eta Berorren Udal Gorentasunaren (hemendik aurrera BUG) omenez, Munduko Alkaterik Onenaren omenez beraz, ekitaldi ospetsu hauen balorazioa helarazten dizuegu. Eguraldi txarra izan arren, ziurtatu dezakegu 2013ko Inauteriak Bilbon arrakastatsuak izan direla, kaleak jendez gainezka egon dira.
Inauterietan parte hartzen eta guretzat hori da garrantzitsuena. Berriro ere Bilbotarrek eguraldiari aurre egin diote eta ozen aldarrikatu dute jai parte-hartzaileak nahi dituztela.
Berotzen hasteko, Inauterien aurreko igandean bigarren urtez jarraian ospatzen dugun pontxe eta tostada lehiaketa egin genuen, aipagarria da pasaden urteari dagokionez herriko partaidetza bikoiztu egin zela.
Ostegunean Farolin eta Zaranbolasen epaiketaren ostean Trapu-zaharren kalejira eta txorizo banaketa hasi zen, giro polita sortu genuen Alde Zaharrean. Hurrengo egunean eguraldiaren erruz umeen desfilea bertan bera gelditu arren txokolatada ez genuen galdu nahi eta han egon ginen egun iluna koloreztatzen ( Txokolatada eta epaiketa jai batzorde mistoarekin batera antolatzen dira).
Larunbateko desfileari buruz, BUG-en gomendioak jarraitu behar izan genituen eta ez genuen desfilatu behar, baina ezin genien huts egin bilau eta bisitariei. Jendeak bat egiten du Bilboko Konpartsakek antolatzen duen desfilearekin! Gustukoa dute eta urtez urte guk egindako esfortzua babestu eta eskertzen dute. Konpartsetatik desfilearen kalitatea eta ikuskizuna hobetzen joan garen heinean gero eta bilbotar gehiago etorri izan dira desfilea ikustera….baina ez bakarrik ikustera: parte hartzera baizik!!
Ibilbide berria Kale Nagusiko ordezkoa da, Bilboko arteria nagusia, Jarraitzen dugu pentsatzen ibilbide honekin BUG-en taldeak bilbotarrei gulak angulen ordez eskaintzen dizkiela, Nola da posible inauterietako Jai Batzorde Mistoak antolatzen dituen beste ekintza guztietan ondo koordinatzea desfilean izan ezik. Penagarria da bi ekitaldi kale Nagusian egitea guk hortik desfilatzeko aukera ez izateko, gainera kontuan izanda egun jaia sailean dagoen aurrekontuaren murrizketa zaila egiten da egoera hau ulertzea.
Esandako guztia kontuan izan arren, BUG-i omenaldia eskaini nahi genion bere handitasunarekin bat datorren estatua batekin, horrelako alkate ikaragarria eusten dion zaldia aurkitzea zaila izan zela onartu behar dugu. Bere agindupeko bilbotar xumeak izanda eskaintza bat egin nahi genion ikusezinak diren hobezintasunarengandik urruntzen dituen xehetasunekin.
Beste alde batetik, igandean lehiaketa gastronomikoa burutu genuen, Plaza barriako karpan, gure ustez hau da merezi duen lekua eta poliki poliki izan zuen arrakasta berreskuratzen ari da, izan ere aurtengo partaidetza igo da.
Derrigorrezkoa da Farolin eta Zaranbolasen partaidetza erregaitza azpimarratzea ekintzatik guztietan, aurreko igandean egin zuten pontxetik sardinaren ehorzketa goibelera. Benetan muga oso urruti jarri dutela.
Arestian esandakoaren gainean hiritarren partaidetza eskertu behar dugu eta datorren urterako ez dela egon behar inolako oztoporik desfile bateratua egiteko ulertzen dugu, izan ere horrela egiten ditugun beste ekintza guztiek arrakasta itzela daukate.