Gastronomia eta Aratusteak bat eginik Plaza Barrian
Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete zuten atzo Pontxe eta Torrada lehiaketaren VII. edizioan.
Gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoak, 70 parte-hartzailetik gora izan zuen dagoeneko tradizio bihurtu den Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketak. Irabazleak erabakitzeko zail izan du aurten epaimahaiak, Bilboko Konpartsetako lantalde gastronomikoaren eta Makilako Kofradiaren kideek osatuak. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da lehiaketaren arrakasta, eta baita parte-hartzaileen maila ere. Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
– Herrikoia
– Kremazkoa
– 1. saria: Moskotarrak.
– 2. saria: Uribarri.
– 3. saria: Txori Barrote.
– Ogizkoa
– 1. saria: Aritza Gabiria.
– 2. saria: Txori Barrote.
– 3. saria: Txomin Barullo.
– Ostalaritza
– Kremazkoa
– 1. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
– 2. saria: Bizkarra.
– 3. saria: Bar Restaurante Plaza Moraza.
– Ogizkoa
– 1. saria: Aitziar.
– 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
– 3. saria: Urkia Taberna.
PONTXEA
– Herrikoia
– 1. saria: Pa…Ya.
– 2. saria: Sin Romi.
– 3. saria: Txomin Barullo..
– Ostalaritza
– 1. saria: Taberna Plaza Nueva.
– 2. saria: Urkia Taberna.
Pontxe- eta torrada-banaketa
Denontzako saria izan genuen atzo. Torradak eta pontxea prestatzeko goiz altxatu ez, baina Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildu zirenek Manu Iturregik prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan dute. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen tabernari ezagunak garagardoz eta ginebraz eginiko pontxe bero berezia eskaini digu aurten. Eta horrez gain, aurten bigarrenez, Makilaren Kofradiako kideek torradak prestatu zituzten ekimen gastronomikoa ezagutzera bertaratu direnen artean banatzeko. Behin tripa beteta, ostegunetik aurrera eramango ditugun mozorroak lotzea baino ez zaigu falta, Aratuste asko geratzen baita oraindik!