Musikak eta mozorroek beteko dute Plaza Barria

 

Soul, blues eta country doinuak izango dira Aratusteetako osagai nagusia

Bilboko Aratusteetako bigarren asteburuari gogoz ekiteko, bertoko musikariek kontzertua emango dute ostegunean, otsailaren 8an, 21:30ean. Nobedade gisa, musika-emanaldia Plaza Barriko oholtzaren gainetik eskainiko dute Mississippi Queen & The Wet Dogs eta Ou Mama taldeek. Laugarren urtea izango da Jai-batzorde Mistoak ekimen hori sustatuko duena. Beraz, Zazpi Kaleetan ez da musika faltako. Gainera, kontzertuaren aurretik, 20:00etatik aurrera, Fritanga elektrotxarangak kalez kale ibiliko baita auzoa girotzen.

Musika-taldeak

Mississippi Queen & The Wet Dogs: Bilboko rock eta soul musika-taldea. Inés Goñi (abeslaria), Aitor Zorriketa (gitarra),  Virginia Fernández (bateria) eta Gabo “Brown” León (baxua) dira taldeko kideak. Hiru urteko ibilbidearen ostean, euren lehenengo LP-a grabatu dute.

Ou Mama!: Getxoko blues eta country musika- eta umore-taldea. Taldekideak dira Oier Garamendi (ahotsa), Javi Alonso (gitarra), Aitor Karras (baxua), Iñigo Mentxi (baxua eta koruak) eta David Pereiro (koruak). Taldea 2014an estreinatu zen.

Fritanga elektrotxaranga: Arrigorriaga eta Ugaoko zazpikoteak osatutako musika-taldea. Eurek diotenez, “jai guztietan kontzertua berandu hasteko prest”.

Agenda:

20:00 Kalejira: Fritanga elektrotxaranga, Unamuno plazatik..

21:30 Kontzertua: Mississippi Queen eta Ou Mama!, Plaza Barrian.

Mississippi Queen & The Wet Dogs

Ou Mama!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude