Bilboko Aratusteak 2017
2017ko Aratusteak otsailaren 18tik otsailaren 27ra ospatuko dira. Adin eta gustu guztietarako proposamenak batzen dira.
Jai herrikoi, parte-hartzaileak eta kaotiko xamarrak dira, ezinbestean. Aurreko asteburuan hasten dira, zapatuan Kopla Txikien lehiaketarekin larunabatean (otsailak 18)eta domekan , (otsailak 19) Plaza Barrian egiten den Pontxe eta Torrada lehiaketarekin.
Otsailak 25, Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi jai gune izango ditugu: lehena, eguerdiko 12h00etatik arratsaldeko 19h30ak arte, bost gunez osatua egongo da: Plaza Biribila , Albia, Done Bikendi, Astarloa-Kale Nagusia eta Zabalguneko Merkatua.
Bigarrena, arratsaldeko 19h30etik aurrera, kalejiran Plaza Biribiletik jaitsita eta Zazpi Kaleetan zehar zabalduko dena.
Laster egitarau osoa argitaratuko dugu.
BILBOKO ARATUSTEEN LEHIAKETA – BIDEOAK