Ekintza ilunen aurrean, kolorea, festa eta aniztasuna defendatzen jarraituko dutela adierazi dute Bilboko Konpartsek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondotik

SONY DSC

Atzo jakinarazi zigutenez, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko sailak baliogabetu egin du 2013an Bilboko Konpartsek egindako Txupineraren hautuaren gaineko erabakia, ez baitu horretan legez kanpoko ezer aurkitu.

Guk hasieratik jakin dugu hori, eta arrazoia eman diguten arren, Bilboko Konpartsen Federakundetik prozesuaren hasieratik esandakoa berretsi nahi dugu: Azken epaia gorabehera, ez dugu zuen azpijokoa onartzen.

Beste behin, Aste Nagusia eta jai ereduaren kontra egindako erasoak ez du urratuko Bilbotar guztiok batzen gaituen jaiarenganako idilioa.

Etengabe jaia izorratzen zabiltzatenok, Aste Nagusiarekin zerikusirik ez duzuenok, nahiz eta zeresana eduki nahi izan, jaietako ikurren fokoa partidismoaren izenean desbideratzen eta zapaltzen duzuenok, zeuok guztiok arrotzak zaituztegu. Ez zaituztegu nahi!!

Eta beste behin zeuon asmo ilunak kolore bihurtuko ditugu, kolorea baikara. Hamaika dira urtean zehar antolatzen ditugun ekintzak, hamaika dira jaiaz gozatzeko ematen ditugun aukerak, hamaika dira Aste nagusia defendatzen transmititzen ditugun baloreak, hamaika dira gure koloreak; eta guk, Konpartsok, hamaika kolore horiek elkartu eta indar batez jarraituko dugu Aste nagusiaren oinarri den Jai Ereduaren alde lanean eta borrokan.

GORA BILBOKO KONPARTSAK, GORA ASTE NAGUSIA eta nola ez, erabakia konpartsona delako, GORA TXUPINERA!!!

SONY DSC

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude