Larunbateko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dugu

20160822_erasoak-elkarretaratzea

Larunbat gauean gertatutako emakumeon aurkako eraso sexista salatzeko bildu gara Aste Nagusiko Astelehen arratsalde honetan. Emakume batek sexu gehiegikeria eta eraso fisikoa pairatu zuen eta herritar bik emandako laguntzari esker erasoa ez zen larriagoa izan. HONEN AURREAN, ozenki esan nahi dugu:

– guztion ardura dela indarkeria matxista mota guztiei aurre egitea, hau da, norbanakoaren ardura dela eta jendarte osoarena.

– Jarrera aktiboa izan behar dugula indarkeria edota eraso baten susmoa dugun guztietan.

Jai herrikoiak nahi ditugulako emakumeok espazio publikoaz gozatzeko eskubide osoa izan behar dugu. Jaiek ezinbestean parekideak izan behar dute. Emakumeon partaidetza ez ezik, gure gorputzen eta askatasunaren jabe garela bermatu behar dugu. Kaleak, gaua eta jaiak geureak dira eta horrelako jarrerak onartezinak dira bai Aste Nagusian, bai gainontzeko egunetan ere. Egunero gertatzen diren eraso sexistak, batzuk ikusezinagoak, besteak oihartzun handiagokoak, bizi garen jendarte matxistaren isla dira. Horregatik ere, Bilbon gertatutakoaz gain, Larrabasterran gertatu den erasoa ere irmoki arbuiatzen dugu. Hemen bildu garen konpartsakideak, talde feministak, Udal ordezkariak zein herritar guztiak beharrezkoa den guztietan eraso sexistei erantzungo diegu.

ERASORIK EZ ERANTZUNI GABE!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude