Kale kontzertuak ostegunean Zazpi Kaleetan
Bigarren urtez kale kontzertuak antolatu ditugu Alde Zaharreko hainbat txokotan. Aurten,Santa Ageda bezpera eta Aratusteetako eguena egutegian bat egiten duen egun honetan, herri tradizioa egunean zehar entzungo da eta rock and rolla eta bestelako musika estiloek lekua hartuko dute gaueko zortzietatik aurrera.
Talde hauek izango ditugu gaurkoan, 20:00etatik aurrera:
Santa Marian: Leun
Barrenkalen: Gerente / Los Cantores de Lapacho
Hirukigunea: Kualudd
Txakur kalean: Akerjembe Sound Sistema
Maria Muñozen: Makabi
Iturribiden: Boppers DJ-s
Esan beharra dago orain dela hilabete eskas plazaratu genuen musika talde herrikoien izen-emate formularioa guztiz lagungarria izan zaigula aktibitate hau antolatzeko. Guztira hamar herri musika taldek joko dute Aratusteetako eguen honetan kartelan eta mapan ikus dezakezuen kaleetan . Ondo pasa !