Kopla Txikien Txapelketa

coplis2016

 

OINARRIAK

1. BILBOKO JAI BATZORDE MISTOA, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin,
2016ko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako deialdia egiten
du.

2. Txapelketa urtarrilaren 30ean, larunbata, 19:00etan, egingo da, zehazteke dagoen tokian.
Aurkeztutako talde kopuruaren arabera, posible da hauetariko batzuek urtarrilaren 31an,
12:30tan, parte hartu behar izatea (aurretiaz abisatuko da).

3. Edozein talde, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu
eta mozorrotuta badoaz.

4. Izena emango duten taldeek Jai Batzordeak otsailaren 5an, ostirala, antolatuko duen Euskal
Inauterien eta Farolin eta Zaranbolasi epaiketaren inguruko eta osteko ekitaldietan parte
hartu ahal izango dute. Joan mozorrotuta!

5. Kopla txikien letrak izena ematean idatziz aurkeztuko dira (euskaraz edota gazteleraz), eta
originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiliko den doinua herrikoia edo xede
horretarako sortutakoa izan daiteke. Parte hartuko duten taldeek idatzi eta kantatutako letren
inguruko edozein erreklamazio egotekotan, erantzukizuna berauen egileena izango da.

6. Ez da onartuko edozein pertsona, elkarte edo erakunde publiko edo pribaturen kontrako irain edo
gaitzespen larririk duen letrarik.

7. Talde bakoitzak kopla txiki bakarra aurkeztu eta interpretatu ahal izango du, 2 eta 4 minutu arteko
iraupena izango duelarik.

8. Kopla txikiak soinubakarrean edo ahots ezberdinez interpreta daitezke.

9. Kalejira batean erabil daitezkeen musika instrumentuak baino ezin izango dira

10. Izena emateko epea 2016ko urtarrilaren 10an bukatuko da.

11. Epaimahaiak kopla txikien letren originaltasuna eta edukia 1etik 10era baloratuko ditu, eta
mozorroak eta eszenaratzea 1etik 5era.

12. Sariak ezingo dira esleitu gabe geratu, eta hurrengoak izango dira:
1. Saria: Putxera 30l.+ Osagaiak
2. Saria: Putxera 15l.+ Osagaiak
3. Saria: Putxera 7.5l.+ Osagaiak
Animazioari accesit berezia: Garaikurra
Mozorroei accesit berezia: Garaikurra

13. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute, eta haien erabakia apelaezina izango da.

14. Antolatzaileek, inguruabarren arabera beharrezkoa denean, oinarri hauetako punturen bat aldatzeko
eskubidea izango dute.

15. Parte hartzean, lehiakideek oinarri hauetako puntu guztiak osotasunean onartzen dituzte.

16. Izen-ematea hurrengo bideetatik egin daiteke, atxikita doan inprimakia eta kopla txikia
emanez:

– Bilboko Konpartsen egoitza: Zabalbide 5, Lonja (Bilbo), 10etatik 13etara.
– Posta-elektronikoaren bidez: bulegoa@www.bilbokokonpartsak.eus (Bilboko Konpartsak), edo
bae@euskalnet.net (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)

17. Informazioa: Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045

 

 

OINARRIAK (pdf)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude