Eraso gehiagorik ez!

erasoak28

Bilboko Konpartsok Udaletxearekin batera, Areatzan gertatutako eraso sexista bat salatzeko berriro atera gara kalera. Atzo Abuztuaren 27an, emakume bat bere bikotekideak jipoitua izan zen. Konpartsakide batzuek emandako laguntzari esker poliziak erasotzailea atxiloturik eraman zuen eta emakumea ospitalera eraman zuten. Gainera, laguntza eman zuten konpartsakideek mehatxu larriak jaso zituzten erasotzailearengandik. HONEN AURREAN, ozenki esan nahi dugu :

Guztion ardura dela indarkeria matxista mota guztiei aurre egitea, hau da, norbanakoaren ardura dela eta jendarte osoarena. Ezin duzue ez ohartuarena egin. Ezin dugu beste albo batera begiratu. Ezin da konplizea izan.

Honenbestez, Bilboko Konpartsek, jai herrikoien aldeko eragile bezala, bere egiten dute indarkeria matxista borrokatzeko konpromisoa. Ez dugu inolaz ere onartuko konpartsakide zein konpartsekiko inolako mehatxurik. Berriro diogu , eta aldarrikatzen dugu emakumeek jaiaz eta espazio publikoaz gozatzeko dugun eskubidea , gure gorputza eta askatasunaren jabeak garela eta irmoki erantzungo dugula edozein eraso sexista. Jarrera aktiboa izaten jarraituko dugu, indarkeria edota eraso baten susmoa dugun guztietan, gure laguntza ematen jarraituko dugu. Beharrezkoa den guztietan esango dugu eta ez dugu atsedenik hartuko baboso, erasotzaile eta sistema patriarkal hau sustatzen duten konplizitate guztiak desagertararazi arte. KALEAK, GAUA ETA JAIAK GUREAK ERE DIRELAKO!

Gaueko 22:00etatik suak hasi arte txosnen ohiko jarduera eten egingo dugu azken egunetako gertakarien larritasunaz jabetu gaitezen eta bereziki konpartsakideen ekinari babesa eta elkartasuna adierazteko. Suen ondoren kazerolada burutuko dugu, berriro ere, indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia nahi dugula aldarrikatzeko.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude