Arrain Fish Festival 2015 aurkeztu dugu

BKAFF

Gaur Arrain Fish Festivalen bigarren edizioaren aurkezpena egin dugu. Aste Nagusiaren Sukaldaritza Txapelketak Bilboko Konpartsakeko programazioaren plater indartsuenetarikoa da zalantzarik gabe.

Makilaren kofradia eta Bizkaiko hainbat sukaldari ospetsuekin batera Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa gure jai ereduaren berezitasunaren isladarik argiena bihurtu izan dugu urteen poderioz: parte hartze herritar itzela lortu izan dugu, eta egun batzuetan kolapsoa ere ukitu dugu. Honek bereziki pozten gaitu hori izan delako 78 urtetik buruan izan dugun erronka: Aste Nagusia jai herrikoia eta parte hartzailea izatea. Eta urtero lortu egiten dugu guztion artean.

Eta esan bezala lorpen hau ez da soilik konpartsetakoa, lagun askorekin batera egiten den ekimena da da: hementxe gaur gurekin Sukaldaritza Txapelketaren zuzendaria den Kepa Freire dugu, eta bere ekipoan Aitor Elizegi (Bascook jatetxetik), Ricardo Perez (Yandiola jatetxetik), Fernando Madina (Zapirain jatetxetik), Txomin Gomez (Lurrina jatetxetik) eta Pedro eta Luis (Gastronomikoaren lan taldean dauden kideak), Arrain Fish Festivalen ezinbestekoak izango diren Aterpetxeetatik: Ganbara Hostel, Bilbao Good Hostel eta Bilbao Aterpetxea-Hostel Suspergintzaren eskutik, epaimahian eta gurekin gaur ere Moises Leranoz Domine Hoteleko Doma jatetxeko txefa eta Jose Luis Perez Landeta Casa Rufotik, BKAFFen ere parte hartze berezia izango duten Bizkaiko Txakolineko kideak baditugu eta Merkabilbaoko lagunak ere bai eta mikrofonoetan Bilboko Konpartsetatik Itxaso Perez eta Izaskun Madariaga.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Bilboko Udalari eta Merkatuko gerentea den Oscar Garbisuri, baita saltokietatik atrezzoarekin lagundu diguten guztiei. Eta ikusten duzuenez Argazki honetan ekimenaren arima ikusi dezakegu eta urte honetan umeen pisua handitu dela azpimarratuko dugu: aurten BKAFF umeen esparrura zabaldu dugu!

IMG-20150811-WA0000

Iaz urrats berri bat eman genuen: Jai eredu herrikoia Euskal Herrira edo Bilboko Aste Nagusira datozen pertsonei hurbildu. Eta bide batez Gastronomikoan jada zabaldutako “slow-food” ildoan sakondu.

Aurten urrats hau umeen esparrura zabaldu dugu: hiru egunetan umeentzako sukaldaritza tailerra izango dugu eta guzti-guztiak BKAFF-en barruan izango dira, hauek izango dira “Euskal txiki master”eko platerak: astelehenean gula eta otarrainsken entsalada, asteazkenean pintxoak egingo dituzte Ibarrako piparra, antxoa eta euskolabel arraultzekin eta ostiralean kokotxak kazolan.

Gure herriko sukaldaritza eta slow food filosofia etorkizuneko sukaldarien eskuetan jarriko ditugu!!

Gogoratu filosofia honen pean eta kalean munduan egiten den lehiaketa bakarra izango dela. Ez dago horrelakorik beste inon. Arraina kalean eta 4 egunetan zehar sukaldatzen den beste lekurik ez dago. Beraz hauxe Bilbon dugun eredua Euskal Herritik eta Estatutik haratago ezagutarazteko aukera paregabea izango da.

Iaz bezala Bilboko aterpe batzuen bitartez kanpotik datozen laguneei aukera paregabea eskainiko diegu asteazken, ostegun, ostiral eta zapatuan Gastronomikoan parte har dezaten, gure Aste Nagusiaren ezagutza eta gure sukaldaritza eta kultura ezagutzeko.

Eta honekin batera urteroko Gastronomikoaren planarekin aurrera jarraitzen dugu ere bai (arrautzopila eta buztana) eta gainera arraultzopilen inguruko sorpresa bat izango dugu datorren astean publiko egingo duguna. Eta gogoratu ere bai urtero bezala eusko labeleko produktu biren dastaketa izango dugula Arenalean lehen Domekan eta bigarren Zapatuan, Athletic-eko Peñen Taldearekin.

Eta prentsaurreko hau aprobetxatuko dugu Arenaleko Koilara Handiaren II. Saria banatzeko dugu azaldutako filosfiarekin bat egiten duen eta 125 urte bete egin dituen Bermeoko Serrats kontserba-enpresari, sari banaketa egiteko eta Txapelketaz mintzatzeko hementxe dugu zuzendaria 25 urtez izan den Kepa Freirek.

Beraz, Erriberako Arrainaren esparru berezi honetatik gure Arrain Fish Festivalen II edizioa aurkezten dugu. Beste barik parte hartzera gonbidatzen dugu mundu guztia. Goazen Jai gunera gure herriaren kulturaren oinarri hau bultzatzera. Goazen kalera sukaldatzera.

Eskerrik asko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude