Jai Batzorde Mistoko Udal Talde Politikoei zuzendua
Gaur goizean Bilboko Konpartsaketik Bilboko Udaletxeko PP, PSE eta Bildu Udal Talde Politikoei jarraian ikusten duzuen idazkia zuzendu diegu.
Jai Batzorde Mistoko Udal Talde Politikoei zuzendua:
Email honen bitartez zuekin kontaktuan jartzen gara atzoko El Correo Españolen Alkateak emandako elkarrizketaren harira.
Ikusiko duzuenez “La Carola”ko kontzertuen gaia ateratzen denean bi datu aipatzen ditu Alkateak:
- Beharrezkoak diren segurtasun informeak eskatuko dituela pertsonalki hemendik aurrera.
- Jai Batzorde Mistoko oposizioaren taldeek ez zutela ezer esan honen inguruan.
Gure ustez nahiko argia da bi puntu hauen inguruan zertxobait esatea mereziko lukela eta horregatik zuengana zuzentzen gara.
- Zuek (gu bezala….opozizioaren talde bati eskatu geniolako) edukiko duzue Aste Nagusia baino lehen Udaletxe horretan egin zen Kontzertuen inguruko informea. Beraz argi izango zenuten (gu bezala) gune horrek zituen mugak. Dokumentuaren tamainagatik ezin dizuegu informea bidali, hala ere nahi izanez gero pasatuko dizuegu.
- Jai Batzorde Mistoan egondako Zinegotzi ezberdinen partetik gai honen inguruko desadostasuna bertan azaldu zenutela (gu bezala) argia da, eta ez da egokia kontrako irudia zabaltzea.
Konpartsetatik nahiko argi utzi izan dugu gure ustez kontzertuekin gertatutakoa ez zela gertatuko Jai Batzorde Mistoari bere lana egiten utzi izan bazioten.
Hau da, erabaki hori ez da arazo tekniko batengatik eman den erabakia, eta uste dugu orain pilotak beste teilatu batetara botatzen ari direla, ardurak onartu beharrean.
Espero dugu zuek ere aipatutako bi puntu hauen inguruan zuen iritzia publiko egitea. Gehien bat argi gelditzeko bakoitzaren ardura non kokatzen den.
Plan de autoprotección de conciertos en Museo marítimo (PDF formatoan).