2 urte beranduago: Azkuna, ordaindu ronda hau!

A ze etsipena! A ze atsekabea! A ze harridura!

Bilboko konpartseroi mito bat jauzi zaigu: Iñaki Azkuna, Berorren Udal Gorentasunaren (hemendik aurrera BUG) erabateko, perfektu eta hutsezin hutsezintasuna.

BUGen erabakiz, Kaskagorri eta Txori Barrote haien txosnak bi urtez muntatu barik egon ondoren, orain Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia dator eta munduko lotsagabekeria osoz BUG oker zegoela ebazten du.

BUGengatik arduratuta gaude. Ezin irudikatu edukiko duen atsekabea. Jakin badakigu BUGek asmorik onenekin egin izan zuela.

Bilboko estolda eta lumpenetan dauden hainbat buru maltzur batzuk marmarrean daude, BUG beste herrialde batzuetako politiko gaiztoen estrategia bera eraman izan duela esanez, gaiztakeriak egiten dituztenak jakinda urte batzuk pasata auzitegiek egindakoa zuzenduko dutela. Jakinda egindako okerra jada egina dagoela eta jada ezin dela konpondu.

Baina ziur gaude hau ez dela esku tartean dugun kasua. BUG ez da horrelakoa. Ziur gaude une hauetan, BUGek ezin izango duela loa hartu egindako injustizia konpontzeko bidea bilatuz eta hain zorigaiztoko hanka-sartzeagatik Bilboko Konpartsak nola konpentsatu dezakeen bilatuz. Berorren Gorentasuna, lasai hartu! Edonori gerta dakiokeen giza-akatsa dela jakin badakigu. Nahi gabe izan dela jakitun gaude.

Auzitegi lotsagabe horrek, BUG zirikatzeko asmoz, Bilboko Udaletxea epaiketaren kostu garrantzitsuak ordaintzera zigortu egin du. Badakigu hortxe BUGek bere onena atera egingo duela. Oraindik esan ez badu ere, subjektuaren zaldun-izaera ezagututa, badakigu Bilbotarrok gure poltsikotik gure ardurakoa ez den zerbait ordaintzera behart uko ez gaituela. Ziurtasun osoz, erronda hau BUGek bere poltsikotik egingo du. Gehienez, “A ekipoa”k (Azkunarena) zerbait jarriko du, arduraren bat baduelako … Mila esker erronda ordaintzeagatik BUG!

BUGek erronda ordaintzen duzu eta guk bere oporrak ordaintzen dizkiogu disgustua gainditzeko. Aldatu garela eta gorrototsuak ez garela erakutsi nahi diogu. Beraz, tamaina honetako hanka-sartzea izanda ere (badela…) Bilboko Konpartsetatik gure udako kanpainarekin aurrera egingo dugu: BUG oporretara!. Asteazken 22ra arte opor norabide proposamenak jasotzen jarraituko dugu: anima zaitezte azken txanpan gaude eta!!

Asteazkenak 22, 19:30etan Pza. Zirkularretik Arenaleraino desfile bat abiatuko dugu BUG oporretan bidaltzeko. Hemendik gurekin gertakizun honetan parte hartu nahi duen lagun orori gonbidapena luzatzen diogu, “Aste Nagusia Defendatuz” kamisetekin etortzeko eta jaurtiketa baino lehen egingo dugun ibilaldian laguntzeko. Bere opor zoragarri horietara lagunduko dugun hegazkineko laguntzaileak izango gara guztiok!

Beraz, hau esanda, bakarrik gogoratzea txupina (eta ez txupinazoa, beste lurralde batzuetan esaten den bezala eta gure hiribilduan batzuek finkatu nahi dutena) gainean dugula, eta hauxe txupin duina eta Marijaiak merezi duen bezain garbia izan behar duela, ez dagoela irina eta arrautzentzako lekurik, soilik Bilboko Ura botatzeko … edo beste likido batzuk … beroa izango baitugu!! Jaia geldiezina dela eta inork ez dezala berriz lainotu. Konpartsok gure umorearekin bat egitea beharrezkoa ez dela ulertzen dugu, baina zalantzarik gabe, dibertigarriena da.

Bagoaz…: bost, lau, hiru, bi … bat!!

GORA MARIJAIA!

GORA ASTE NAGUSIA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude