BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETA (2015)

OINARRIAK

  1. BILBOKO UDALEKO JAI BATZORDEAK, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin, 2015eko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako  deialdia egiten du.
  2. Txapelketa otsailaren 7an, larunbata, 19:00etan, ospatuko da, zehazteke dagoen tokian. Aurkeztutako talde kopuruaren arabera, posible da hauetariko batzuek otsailaren 8an, 12:30tan, parte hartu behar izatea (aurretiaz abisatuko da).
  3. Edozein talde, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz.
  4. Izena ematen duten taldeek Jai Batzordeak otsailaren 13an, ostirala, antolatuko duten Euskal Inauterien kalejiran parte hartu ahal izango dute, Zazpi Kaleetan ospatuko dena. Irabazleak diren 3 taldeek saritutako koplillak interpretatu beharko dituzte hau bukatzerakoan.
  5. Koplillen letrak izena ematerakoan idatziz aurkeztuko dira (euskaraz edota gazteleraz), eta originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiltzen den doinua herrikoia edo xede horretarako sortutakoa izan daiteke. Parte hartzen duten taldeek idatzi eta kantatutako letren inguruko edozein erreklamazio egotekotan, erantzukizuna berauen egileena izango da.
  6. Ez da onartuko edozein pertsona, elkarte edo erakunde publiko edo pribaturen kontrako irain edo gaitzespen larririk duen letrarik.
  7. Talde bakoitzak koplilla bakarra aurkeztu eta interpretatu ahal izango du, 2 eta 4 minutu arteko iraupena izango duelarik.
  8. Koplillak soinubakarrean edo ahots ezberdinez interpretatu daitezke.
  9. Kalejira batean erabili daitezkeen musika instrumentuak erabili daitezke.
  10. Izena emateko epea 2015eko urtarrilaren 26an bukatuko da.
  11. Epaimahaiak koplillen letren originaltasuna eta edukia 1etik 10era baloratuko ditu, eta mozorroak eta eszenaratzea 1etik 5era.
  12. Sariak ezingo dira esleitu gabe geratu, eta hurrengoak izango dira:
    • Lehen saria: 600 € eta garaikurra
    • 2. saria: 450 € eta garaikurra
    • 3. saria: 300 € eta garaikurra
    • Animazioari accesit berezia: 150 € eta garaikurra
    • Mozorroei accesit berezia: 150 € eta garaikurra
  13. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute, eta haien erabakia apelaezina izango da.
  14. Antolatzaileek, inguruabarren arabera beharrezkoa denean, oinarri hautako punturen bat aldatzeko eskubidea izango dute.
  15. Parte hartzean, partaideek oinarri hauetako puntu guztiak osotasunean onartzen dituzte.
  16. Izen-ematea hurrengo bideetatik egin daiteke, behean eskatzen diren (“Izena emateko fitxa”) datuak  eta koplillaren letra emanez:
    • Bilboko Konpartsen egoitza: Zabalbide 5, Lonja (Bilbo), 10etatik 13etara.
    • Posta-elektronikoaren bidez: bulegoa@www.bilbokokonpartsak.eus (Bilboko Konpartsak), edo bae@euskalnet.net (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)
  17. Informazioa: Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045

IZENA EMATEKO FITXA

TALDEAREN IZENA:

HERRIA-HIRIA:

PARTAIDE KOPURUA:

HELBIDEA:

HERRIA-HIRIA / POSTA-KODEA:

KOPLA TXIKIAREN IZENBURUA:

EGILEA EDO EGILEAK:

ORDEZKARIAREN IZENA:

KONTAKTURAKO TELEFONOA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

NAN:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude