Bilboko Konpartsen egutegien eta Klin Klon Sarien Sari banaketak

Gaur, Abenduak 30, Bilboko Kafe Antzokian urte amaiera honek dakarkigun hotzari aurre egin eta poz handiarekin ekin diogu aurreko egunetan iragarri genizuen gure sari banaketa emanaldiari.

Adiskidetasun giro politean eta jan – edanaren epelean, San Tomas merkatu egunean burututako zozketaren ondorioz txerriki eta ortuko produktuen otarra ederra eman diogu irabazleari.

Gogoratu beharrean gaude delako otarra ,Basatxerriko txerri produktuaz gain, Esnetik kooperatibaren gaztak eta Nekasareko barazki ekologikoak zein munduko hainbat elikagaiez hornitua dagoela.

Gloria Prieto Moskotarrak konpartsako kideak erosi zuen Bilboko Konpartsen egutegia 2306. zenbakiarekin eta aurtengo irabazlea izan da. Ziur aski ikaragarri disfrutatuko dituela gozotasun guzti hauek.
Zorionak irabazleari!!

IMG_5228
Jarraian, 2015erako Bilboko Konpartsen egutegien salmentatik irabazitako dirua, hau da, 1.200€ Lurzaindia Ipar Euskal herrian aritzen diren lagunei helaraztea genuen helburu.

Mari Kristine Elizondo Lurzaindiako kidea izan dugu gurekin eta atsegin handiz konpartitu dugun goiz partea ,zinez aberasgarri eta interesgarria izan dela guretzat guztientzat.
Aupa Lurzaindia eta aupa laborarien borroka!!

IMG_5210
Amaitzeko, urtero legez Klin Klon sari banaketa burutu dugu. Bilboko konpartsek eta Txerriaren Txarriduna Akademiak San Tomas nekazaritza azokaren izpirituaren ,zaintzaren eta zabalkundearen alde egindako ekarpena aitortu nahi diote, prentsan, Abenduaren 23an argitaratutako argazki onenari eta erreportaia onenari.

Aurten irabazleak honako hauek izan dira, alde batetik argazkirik onena Pablo Viñas argazkilariarentzat izan da Deian argitaratutako argazkiagatik eta beste alde batetik Erreportajerik onena Deiaren kazetari taldearentzat izan da egun zoragarri horretan egindako erreportajeagatik, saria Jon Mugikak eta A. Garmendiak hartu dute euren lan talde osoaren izenean.

IMG_5224

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude