Bozkatu hemen eulia eta kanpaia

Eulia eta Kanpaia txosnen dekorazioa hobetzeko intentzioz sorturiko konpartsen arteko sariak dira. Txosnen dekorazio dotoreenari (kanpaia) eta traketsenari (eulia) ematen zaio eta sari hauek txosnaren estruktura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren kapazitatea kontuan hartzen ditu.

Bozka konpartsek Aste Nagusian egunero egiten duten asanbladan egin izan da orain arte, eta konpartsa bakoitzak bozka bat ematen zuen kategoria bakoitzeko. Behin saria entregatuta, irabazleak txosnan jarri behar dute ikusgarria den leku batean Aste Nagusia bukatu arte. 2014an konpartsok erabaki genuen jendeak bozka bidez hautatuko duela kanpaia eta eulia nori eman. Orrialde honetan bertan izango dugu 2015eko sariak bozkatzeko aukera, txupinaren osteko txosnen zabaltzetik aurrera. Asteazkenaren 00:00 orduetan itxiko da bozkatzeko epea. Webgunean emandako botoei Bilboko Konpartsen APP-ean emandakoak gehitu behar zaizkie eta batuketaren emaitzek erabakiko dute.

 

Kanpaia

Eulia

2013 Kaskagorri Irrintzi
2012 Eguzkizaleak Satorrak
2011 Hontzak Kobeta Mendi
2010 Hontzak Komantxe, Kaskagorri eta Txori Barrote (txosna ez jartzeagatik)
2009 Hontzak Irrintzi
2008 Eguzkizaleak Txomin Barullo
2007 Eguzkizaleak Lehoiak

Zein da zure ustez txosnaren apainketan ahaleginik handiena egin duen konpartsa?

Bozketa itxi da eta kanpaiaren irabazlea Eguzkizaleak konpartsa izan da.

Zein da zure ustez txosnaren apainketan laburren gelditu den konpartsa?

Bozketa itxi da eta euliaren irabazlea Moskotarrak izan da.

Erantzun 1 to “Bozkatu hemen eulia eta kanpaia

  • Bilboko Konpartsak
    10 urte ago

    Eguneraketa, abuztuaren 20an:
    Bozketa abuztuaren 20ko 00:00 orduetan itxi da. Inkesta honetan cookie eta IParen araberako blokatze neurriak erabili dira, internauta bakoitzak behin bakarrik bozkatzen duela bermatzen saiatzeko. Orain, emaitza hauek gehituko zaizkie Bilboko konpartsen appp-ean emandakoei eta gaur arratsaldean jakingo dugu irabazleak nortzuk izan diren. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude