Emakumezkoen futbolerako dohaintza
Bilboko Konpartsek Fundacion Athletic Club Fundazioari 1.750 euroko txekea eman diote emakumezkoen oinarrizko futbolean aritzen diren lagunei zuzentzeko asmoz.
Ekimen honen jatorria 2011ko Aste Nagusian kokatzen da, Lehiaketa Gastronomikoaren antolaketaren baitan Konpartsok Athleticeko Peñekin batera “eusko labela”dun txahala biren pintxoengandik ateratzen den dirua baita hau. Konpartsen konpromisoa dela eta, diru hau oinarrizko kirolari helaraztea da helburua. Konpartsek datozen urteetan ekimen honi jarraipen ematea espero dute.