Inauteriak 2012 – Balorazioa
“Azkuna erregina absolutistaren herrialde harrigarri”tik Bilboko Konpartsok aurtengo inauterieei buruzko irakurketatxoa luzatu nahi dizuegu.
Eta gure lehenengo irakurketa: Azkuna Erreginaren “rodillo”ak ez du lortu jaia moooooztea!! Inauteri partehartzaileak izan dira aurtengoak ere, Gran Viatik desfilatzeko debekuaren gainetik.
Domekan lehenengo aldiz, iazko debekua eta gero, Tostada eta Pontxe lehiaketa izan genuen, arrakasta izugarria, 50 partehartzaile ingururekin eta giro politarekin Plaza Berrian.
Osteguneko Farolin eta Zarambolaseri egindako epaiketa berriro herrikoia izatea lortu dugu, konpartsok egindako proposamenarekin: Plaza Berrian izateak bultzada polita eman dio ekitaldiari zalantzarik gabe.
Eta hortik ateratako “trapuzaharrak” kalejira animatua eta beroa izan genuen Koblakari eta Goloka taldeetako lagunekin Alde Zaharra osoan zehar.
Errepikatzeko ekintzak, zalantzarik gabe.
Larunbatean, bai prentsaurrekoaren bidez baita Bilbo osoa buzoneatuz azaldu genuen bezala, desfile alternatiborik ez egitea erabaki dugu aurten. Eta egun osoko jai erakustaldia antolatu izan dugu Alde Zaharra eta Bilbo Zaharretik, hainbat fanfarria eta batukadagaz, 28 konpartsa eta bere konpartsero guztiak mozorraturik, zertaz?
Eskoziarretaz, hondakin erradioaktiboaz, pirataz, Nafar Erreinuko borrokalariaz, kukutzako rugbilari jokalariaz, lorez, 80. hamarkadako heavytaz, lorezainetaz, haurreskolako umez, erret familia lapurraz, olagarro eta arrainez…, mozorro asko salaketa ironikoz beteak, beste batzuk ez horrenbeste, baina guztiek asmo berdinarekin: inauterietan zentzurarik ez!
Gurekin izan genituen ere Azkuna Nodoyuna eta Patandoni Aldekoa haien auto zoroan konpartseroak eta ondo pasatzen zegoen oro harrapatu nahian.
Eta garrantzitsuena: ehundaka lagun mozorraturik kale guztietan zehar.
Igandean Arenaleko karparen pean 18 koadrilak iaz debekaturiko (eta aurten berreskuratu dugun) Indaba Lehiaketan parte hartu zuten.
Eta pena haundiz, negarrez eta minez eta doluz inguraturik asteartean Sardinaren Ehorzketa egin izan dugu ehunka herritarrek lagunduta, honekin hurrengo urtera arte inauteriak agurtuz.
Eta hemendik aurrera berriro adierazten dugu konpartsok prest gaudela egoerari buelta emateko eta elkarlanean benetako jai herrikoi eta parte-hartzaileak bultzatzeko. Guztienak, guztientzako eta guztiekin. Baina horretarako ez dugu Azkuna Erregina panpoxaren “kotoiaren proba” gainditu behar, konpartsok Bilboko herriarekin zuzenean lan egiten dugulako, bitartekaririk gabe.
Azkenik, Mikel Bilbao eta K-Toño Frade zoriondu nahi ditugu. Alturako farolin eta zaranbolas izan ditugu aurten, lehenengo momentutik alai eta gogotsu aratusteetako ekintza guztietan parte hartu dutenak. Besarkada bat biei.