KONPARTSEROAK MADRILERA!!

Hurrengo hiru egunetan Bilboko Konpartsetako 19 lagun Madrilera joango dira Audientzia Nazionalera, 2009.ko Aste Nagusian lau txosnetan Ertzaintzak egindako ikuskizun mediatiko-polizialaren ondorioz.

Orain hiru urteko Aste Nagusian lau txosnetan sartu ziren eta bertan zeuden konpartsero presoen argazkiak eta karikaturak eraman zituzten, horrekin batera konpartsero batzuk identifikatu zituzten eta hauek dira astelehen, asteartean eta asteazkenean Madrilera jaitsi beharko direnak.

Askotan errepikatu dugun arren, eraso honek amaierarik ez duela ematen du eta berriro diogu:

  1. Adierazpen askatasuna da Bilboko Konpartsetako oinarririk garrantzitsuenetariko bat.
  2. Ez da bidezkoa tentsio politikoen ondorioz jai esparruak jaurtitzeko arma bezala erabiltzea.
  3. Lotsagarria iruditzen zaigu orain hiru udako kontu honekin oraindik bueltaka ibiltzea eta gure konpartseroak “inputatzea” eta Madrilera joan behar izatera horko epaile bati ezer azaltzera.
  4. Lotsagarria iruditzen zaigu Bilboko Udaletxeak afera honen inguruan mantendu duen jarrera, Audientzia Nazionalarekin bat eginez (aurrea hartzen eta guzti….) eta konpartsei bizkarra emanez.
  5. Guk argi dugu zein den gure lana: jai herrikoi eta parte hartzaileak bultzatzea, beraz horretan jarraituko dugu.

ASTE NAGUSIA DEFENDATUZ!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude