Txosnaganera III. mendi ibilaldi neurtua

jpg

Aurten Txosnaganera III. mendi ibilaldi neurtua izango da hurrengo ekainaren 6an. IZEN EMATEA NAHITAEZKOA (behean)

Txosnagane mendia: Biderdi, Ganetxiki, Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia da eta 877 metroko altuera du.

Ibilbideak

Pasadan urtean bezala bi ibilbide izango ditugu, ohiko ibilbidea eta beste bat laburragoa.

Ibilbide Laburra (14,7 KM, goranzko desnibela 608 metro), ibilde laburra ez da Txosnaganera heltzen.

Ohiko Ibildidea (19,83 KM, goranzko desnibela 995 metro)

 

Parte hartzeko irizpideak

  • Izen ematea soilik gure webgunearen bidez izango da. Izena eman HEMEN.
  • Izen ematean formularioaren datu guztiak bete behar dira.
  • Bikoteka apuntatu behar da, eta ibilbide osoa bikoteka egin (kontrol postuetatik biek batera pasatu behar dute)
  • Partehartzaile gehienezko kopurua 150 bikote izango da. Zerrenda betetzen denean izen ematea itxiko dugu.
  • Irteerak
    •  8:15 – 8:30 Ohiko ibilbidearen dokumentazio jasotzea
    • 8:30 – 9:30 bitartean ibilbide luzearen irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 9:30tan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
    • 9:15 – 9:30 Ibilbide laburraren dokumentazio jasotzea
    • 9:30 – 10:15 bitartean ibilbide laburraren irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 10:15etan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
  • Helmuga: Plaza Barria. 14:30etan kontrola itxiko da parte-hartzaile guztientzat.
  • 14:45etan sari banaketa.

Egunean bertan

  • Dokumentazioa goizeko 8:15 – 8:30 tartean jaso ahal izango da ohiko ibilbidearentzat (ibilbide luzea) eta 9:15 – 9:30 ibilbide larburrarentzat,  irteera lekuan.

salidaSanAdrian

  • Kontrol postu guztietatik pasatu behar da. Anoa postuan heltzeko eta irtetzeko orduak hartuko dira, bertan egoten den bitartean denboraren neurketa geldituko delarik
  • Anoa postuan oinarrizko botikina egongo da.
  • Iturriak ibilbidean zehar eskasak dira beraz ez ahaztu ura eramateaz. Bestaldetik, kontutan izan edozein mendi martxarako hartu beharreko gomendioak (eguzki krema, txubaskeroa, arropa egokia…)
  • Bikote irabazlea izango da partehartzaile guztien bataz besteko denborara gehien hurbiltzen dena.

Sariak

  • Ibilbide luzea
    • Bikote irabazleak plaka bat jasoko du
    • Bikote irabazleak 100€tako bi txeke jasoko ditu, North Face Bilbao-ko dendan erabiltzeko
  • Ibilbide laburra
    • Bikote irabazleak plaka bat jasoko du
    • Bikote irabazleak 100€tako bi txeke jasoko ditu, North Face Bilbao-ko dendan erabiltzeko
  • Hala ere, irabazi edo ez, martxa behar den bezala bukatzen duten guztiek oroigarritxo bat jasoko dute.
  • North Face Bilbao dendari esker mendi materiala zozketatuko da.

Ez da izango paseoa baina primera pasatuko dugu.

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!! ETA MENDIA ERRESPETATU!

 

LAGUNTZAILEAK


 LOGO TNFaixemendi_logo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude