Arazotxo bat edalontziekin
Gaur bertan jakin izan dugu arazotxo bat egon dela Bilboko Konpartsakeko katxien edalontzien serigrafiarekin.
Jakinarazten dugu Aste Nagusiko egun batzuetan gure katxien edalontzietan Trapagarango Gazte Egunaren propaganda izango ditugula: zergatik? Esan daiteke akatz bat egon dela serigrafian baina Bilbokoak garenez honako hau esango dugu:
Kontuan izanda konpartsetan Kukutza gaztetxea maite dugula baina Kukutzak ez duela berezko edalontzirik, pentsatu dugu Trapagaraneko gaztetxearekin elkartasuna adieraztea eta haien gazte egunaren propaganda egitea. Bilbokoak garelako eta Aste Nagusian nahi dugunaren inguruko propaganda egin egingo dugulako!
Beraz propagandatxo hori egun batzuetarako bakarrik izango da eta soilik katxietan…berehala konponduko dugu eta gure betiko irudia berriro erabiliko dugu.
Gora Marijaia!!
Gora Trapagarango Gaztetxea!!