Aste Nagusiko lehenengo zapia
Atzo Café La Granjan Aste Nagusiko zapia aurkeztu genuen eta gainera Bilboko Konpartsak omenaldia egin zion duela gutxi hil den Juan Carlos Eguillorri.
Egillorrek, “festarako eredu ezaguna, partehartzailea eta anitza” bultzatu zituen. Honez gain, Aste Nagusiko lehenengo zapia eta jaietarako lehen kartela (1978) ere egin zuen. Hori dela eta, aurten jatorrizko zapia berreskuratu nahi dugu eta soilik ehundura desberdina izango da. Zapia urdina da, noski, eta Bilboko armarria ikusi daiteke bertan txapel batekin ukituz eta “Bilbo Aste Nagusia” irakurri daitekeela bertan.
Zapi hauek txosna guztietan doan banatuko dira eta hiriko beste hainbat lekutan ere zabaltzen saiatuko gara.