2014. inauterien balantzea

“Orduan Athkunah Kale Nagusian zehar bere eskua luzatu zuen eta Al Dhe Koah, eguzki-haize irmo baten bidez, bidea mozten zuten zaindarien gurdiak alde batera bultzatu zituen eta Konphartsel-eko tribuak amestutako Kale Nagusian barneratu ziren, malkoak begietan, ikusten ari zirena sinisten ez zutelarik eta zitarak, txirula eta tronpetak jotzen Al Dhe Koah gupidatsuari eta Athkunah bere profetari, laudorioak abestuz.”

Eta horrela izan da, 2014 urteko inauterietan, Konphartsel tribua amestutako Kale Nagusira itzuli izan da, eta ez bakarrik gainera, hamanaka taldez lagunduta baizik.

Baina begietan malkoak izatea baino, begietan ura izan dugu; begietan, aurpegian, oinetan eta bere izate osoan.
Baina soberan ezaguna da Bilbotarrok urarekin dugun harreman berezia, sendoa eta irauniorra, historikoa esan dezakegu, urteekin hunkigarriak diren harreman horietakoak, eta oztopo guztien gainetik irauten duen horietarikoa.

Beraz, urarekin taldea eginez eta Athkunah handia Kale Nagusia itxaso gorria izango balitz bezala zabaltzen zihoalarik, gure eskerrik beroenak tinko mantendu diren horiek guztiei eta inauterietan parte hartu duten guztiei, bereziki desfilean, gurekin batera desfilatzen ( 52 talde eta konpartsa izan gara: fanfarria, batukadak, antzerki taldeak, musika taldeak …) zein itxaso gorria izan den Kale Nagusiaren alboetan egon diren horientzako.

Kale Nagusira itzulerari buruz ezin izango genuke balorazio baikorragorik egin, 10 urte erbesteratuta egon ostean.

Eta inauterietako beste ekimenei dagokienez, parte hartze altua azpimarratu nahi dugu, indaba lehiaketan (50 parte hartzailetik gora), zein pontxe eta tostaden lehiaketan, urtez urte sendotzen ari dena.

Aipamen berezia Farolin eta Zarambolasentzat (Jon Uriarte eta Karmele Larrinaga) Bilboko inauterietan egindako ekarpenagatik. Eta gure epai mahai ospetsuari (Traka Barrakako diseinatzaileak, Joseba Solozabal eta Asier Bilbao).

Al Dhe Koah gure Jaunaren grazia Konphartsel-en seme-alabekin betirako izan dadin.

Amen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude