JAI HERRIKOIEN ZERRENDA “SAN JUAN” GAUAREN SUTARA BOTATZEKO

Bilboko Kopartsok gure zerrenda prestatu dugu aurtengo “San Juan” gauaren sutara botatzeko. Baina idazki honen bitartez egin beharko dugu, Udaletxeak ez baitigu baimenik eman gure sutea kalean egiteko “araudi” berria dela eta.

Hori da gure lehenengo eskaera urte honetarako, hain zuzen ere; kaleen erabilpena murrizteko asmatu duten araudia erretzea, baina gehiago dago; Jai Batzorde Mistoaren funtzionamendu penagarria erretzea; konpartsen inguruan ezarritako debeku eta zigorrak erretzea, eta gure inauteriak eta Aste Nagusian sortzen dituzten tentsio eta presioak erretzea.

Zerrenda luzea dugu botatzeko aurten sutara. Baina ez gara hor geldituko. Udaletxeko talde politiko eta zinegotzi berriekin “ronda” bat egiten hasiak gara Bilboko Konpartsaketik. Benetan uste dugulako ezinbestekoa dela udaletxe eta konpartsen arteko lana eta elkar ulertzea bultzatzea. Eta hori da gure lehentasuna. Urteetan Bilbon izan dugun eredua bultzatzea. Guztion artean. Eta Marijaiak zuzenduta.

Aurten konpartsero egunetik Aste Nagusian amaituz; Bilbo kolorez, jaiez, lizunkeriaz eta katxondeoz betetzea nahi dugu. Jaietara hurbilduko diren pertsona oro primeran pasatzeko aukera izatea nahi dugu, debekurik gabe eta oztoporik gabe gure jai herrikoi eta parte-hartzaileak onenak direlako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude