Euskal Eskola Publikoaren Jaia
Hurrengo igandean, ekainak 5, Bilbon Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da. Bost gune izango dira (Arriaga plaza, La Naja, Erripako kaia, Areatzako kaia eta Areatza) eta egun osoan zehar ekimen asko antolatuko dira.
Bilboko konpartsak bere aportazioa egingo du bi tailer antolatuz, bata txalaparta tailerra eguerdiko 11:00etan ozpatuko dena (bertan txalapartan adituak eta ikasleak bilduko dira) eta bestea lorategi ekologikoaren tailerra arratsaldeko 17:00etan hasiko dena umeek bere haziak etabarrekoak erein ditzaketen.
Areatzako kaian egongo gara euskal eskola publikoari babesa emanez eta nola ez, bere jaian parte hartuz. Domekan kalera jeistera gonbidatzen zaituztegu eta gure tailerretan edota egun horrek eskeintzen duen beste ekimenetan parte hartzera animatu ere Marijaia, euskal eskola publikoaren alde baitago.
Bitartean eta eguna aprobetxatuz, guk gure kanpainarekin aurrera jarraituko dugu Marijaia For Alkate saloi arabiarrera eraman arte.
Deskargatu behin betiko egitaraua (PDF formatoan).