Kanpainaren lehen ekitaldia: Marijaia for alkate

Gaur arratsaldean abiatu da hauteskunde-kanpainia Bilbon. Lehiako hautagai faboritoek, Bilboko Konpartsek, Txosna Zuria aukeratu dute euren lehenengo ekitaldia egiteko.

Aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 7etarako zegoen iragarrita. Puntualtasun bilbotarrarekin agertu da Txosna Zuriko eskilaretan Gari Obamakoetxea, Bilboko Konpartsen jai batzordeak lagunduta. Duintasun eta lasaitasunez zuzendu zen kapel, pankarta eta banderak eskuetn, bere hitzak entzuteko irrikaz zegoen jendetzarengana.

Bere estreinako hitzak “I have a dream… we have a dream… Bilboko Konpartsak has a dream… Yes we can!!” txalo zaparra batekin hartu ditu jendeak

Ondoren zehaztu du amets hori zertan datzan: bere ametsa “planeta osoa jai herrikoien aldekoa izango dela eta Aste Nagusian konpartsa guztiek, bakoitzak bere txosna izango dutela, debekurik eta inposaketarik gabe”.

Gauza garrantzitsuak esan ditu, esaterako “Jai Batzorde mistoa benetan mistoa” izango dela eta festa eta kultura egiteko aurrekontuak ez direla urtero murriztuko”. Horrek zoratu ditu bere jarraitzaile sutsuak. Etorkizun alai eta positiboa iragarri du: “eta gure jaietako zinegotzia Pinpiko barrara igoko da dantza egitera eta Kaskagorriko agertokian kantatuko du”, esan du.

Mitinaren azken zatian bere hautagaitzak egingo duen lana iragarri du Obamakoetxeak: “promesarik egingo ez dugula agintzen dugu… Gauzak egin egingo ditugula, jai herrikoi eta partehartzaileak egingo ditugula, berdintasunean, jasangarritasuna bultzatuz (gure edalontzi berebilgarriekin), alaiak, ironikoak, aldarrikatzaileak, zoroak… Euskal Herriko jairik onenak. Era berean, hautagaitza leku guztietan egongo dela iragarri du: “apirilaren 16an hasita, Areatzan izango diren Herri Olinpiadetan, ondoren Korrikan arineketan eginez, gero San Mamesen jokatuz… Dena jai herrikoi eta parte-hartzaileen alde”, gaineratu du.

Herri jaien aldeko erreferendum handia agindu du Obamakoetxeak eta, bukatzeko, hautagaiaren aurkezpena utzi du: “Mari Jaia nahi dugu saloi arabiarrean presidente moduan, zuen aukerarik onena delako, Mari Jaia gure alkatea, hau da aukera herri xeheak udala berreskuratzeko, Yes we can!! Bilbo osoarentzat egun zoriontsua izango da hori, bera bai baitago konpartsa guztion alde, eta gure inauteri herrikoiak maite ditu. Yes we can!!”, esan du amaitzeko.

Hau da zuen aukera!! Mari Jaia gure alkatea!!

Flickr_albumid=72157626389110244

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude