Tostada, Pontxe eta Putxeren usainen lehiaketa

Sukaldaritza modernoa maila gorenean ikusiko duzue Bilboko plaza berrian! Gure Bilbo hiri-bururik modernoena delako zalantzarik gabe!!

Hain modernoa zein ezin den lurra zikindu….izugarrizko garbiketa aparatu modernoak izan arren.

Baina ez dago arazorik….Konpartsetan gure burua berrasmatzeko kapazitatea badugu….behin eta berriz…..udaletxean erabakitzen badute gure hiri moderno eta ultra-garbi honetan ezin direla putxerarik egin kalean….arazorik ez!! Indabeen aroma baloratuko dugu….nola? asmatu egingo dugu!

Tostadak ezin ditugula kalean aurkeztu? Ba orduan tostadeen deskonstrukzioa aurkeztuko dugu …. sukaldaritzarik modernoena … gu bezala … modernoenak garelako… gure bilbo bezala!! .. eta gure dendariak bezala noski!! Lehiaketa hau haiekin batera diseinatuta baitzegoen!!

Eta txapelketaren amaien! Gure tabernari modernoekin batera oraingo honetan. Vanguardiaren muturrean pontxe aparrarik goxoena aurkeztuko digute!! Non dago? Nolakoa da? Zeren usaina dauka? Ahhhhhhhh…….zuen buruak erabili….asmatu, dastatu, ikutu …..bai…dana gure buruetan dago!!

Eta honekin batera agurtzen zaituztegu, hurrengo inauterietara arte!!. 2012ko inauteriak …. non zalantzarik gabe gure plangintza gastronomikoak benetako planora pasako den …. baina ez vanguardiaren planora … batzuei gustatzen zaien modura ….baizik eta errealitatearen planora …. hau da: datorren urtean benetan burutuko ditugu putxera, tostada eta pontxe lehiaketak!! Eta espero dezagun udaletxe berriak “slow food” filosofiarekin bate egingo duela egunerokotasunean eta ez soilik eskaparaterako!! Ordura arte!! Agur!!

Flickr_albumid=72157626217060456

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude