Desfilea 2011

Zergatik inauterietako desfilea Bilbon? Inauterietako zapatuan bilbon gure ekimen nagusia ospatuko dugu: inauterietako desfilea.

Gurea ez da soilik desfile dibertigarria eta koloretsua…. zerbait gehiago bada….errebindikatiboa, partehartzailea eta azken finean bere egunean jaia herrikoia eta guztiona izateko deialdiaren jarraipena da.

Bilboko inauteria, frankismoan debekatua izan zen, beste hirietako inauteriak bezala, Euskal Herrian Tolosako inauteriak mantentzea bakarrik lortu zen, eta beste guztiak beste motatako jaietan bihurtu behar izan ziren.

1979 urtean, Aste Nagusiaren (1978) esperientzia eta gero bilboko talde ezberdinek udan izandako diseinu partehartzaileari jarraipena eman zioten, eta horrela Bilboko Konpartsetatik jai herrikoiari forma ematen hasi zitzaion inauterietan ere bai.

Lehengo desfilea Erriberatik egin zen, Atxuritik Arenaleraino, eta hortik aurrera Gran Viara pasa ginen, 2004. urtean Udaletxeak Bilboko Konpartsakekin zuen lan amankomuna bertan behera uztea erabaki zuen arte.

Hortik aurrera udaletxeak Gran Via okupatu izan du, eta Bilboko Konpartsakek Hurtado Amezagatik desfilatu du. Azen hiru urtetan Bilboko Konpartsakek maila igo du eta gure desfilea inauterietako zapatuan dagoen ekimenik potenteena bilakatu da.

Aurten ere gure asmo nagusia mantentzen dugu: sinez uste dugu Bilboko hiritarrok ez dugula inauteri banatua merezi, gastua bikoitzarekin (Kulturan izandako diru murrizketa….) eta udaletxearen partetik gero eta programazio eskasagoarekin.

Guk ahal dugun guztia jarriko dugu honetan ere, eta desfile animatua, interesgarria eta partehartzailea diseinatu dugu. Beraz, hemendik aprobetsatuko dugu deialdia zabaltzeko eta desfilean parte hartzera gonbidatzeko, horretarako hemen duzuen linkean sakatu eta datu hauek bete.

Gurekin batera desfilean ere musika talde hauek egongo dira: GOSE eta BUNPADA SOUND, eta HORTZMUGA antzerki taldea ere bai, haien lanarekin “12 K” umeei zuzendua. Gainera PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSekin batera sari polit bat luzatu diegu bilboko umeei: 6 ume aukeratuak izango dira desfilean zehar eta hauek “Irriaren lagunak” aldizkarian aterako dira

Gogoratu: desfilea zapatuan, martxoaren 5ean izango dela arratsaldeko 18etan, zezen plazatik Arenalerainoko ibilbidea duelarik.

Beraz animo eta parte hartu!!

Gora Bilboko Inauteriak!!

 

Eguna: martxoaren 5an

Lekua: Hurtado de Amezaga kalea, arratsaldeko 6etan

Izen-ematea: bete itzazu datu hauek

Jaitsieraren ordena: Egin klik HEMEN ikusteko

Sari banaketa: PLaza Berria, gaueko 9etan

Ibilbidea: Zezen Plaza – Hurtado de Amezaga – Zirkular plaza – Areatzako zubia – Areatza

 

Banakako Txapelketa: Sariak

1. 200 euruko afaria + urrezko tostada + xanpain botila
2. Paleta iberikoa
3. Spa 2 lagunentzat

Irabazleak

1. Maria Diaz de Haro – Mamiki
2. Petiso – 2009ko farolina
3. Pinpilinpauxa konpartsa – mostrrencos

Taldeak: Sariak

1. Urdaiazpiko Iberikoa + urrezko tostada + xanpain botila
2. Paleta iberikoa
3. Gazta + solomoa

Irabazleak

1. Pinpilinpauxa – Zirkoa
2. Sin Kuartel – Stop wars
3. Aixe-berri – Bollybood

Karroza: Sariak

1. Jamón ibérico + urrezko tostada + xanpain botila
2. Paleta iberikoa
3. Gazta + solomoa

Irabazleak

1. Komantxe
2. Algara
3. Altxaporrue

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude