Eta orain zer?
La Polla Records taldeak esan izan zuen moduan, Eta orain zer?. Galdera honekin Bilboko Konpartsak prentsaren aurrean agertu zen atzo eta hau da irakurritako testua:
Aste Nagusiaren ondoren publiko egin genuen, gure ustez aurreko ikasturtean, atera ahal zen ondoriorik garbiena: jai eredu herrikoia eta partehartzailea da egun Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herrian arrakasta duen eredua.
Horretarako balorazio luze eta sakon bat egin plazaratu genuen, hemen gaur errepikatuko ez duguna, baina bai uste dugu garrantzitzua dela balorazio horretatik flash batzuk sarrera bezala kokatzea.
Iazko ikasturteak zerbait adierazi badu hauxe da; Bilboko Konpartsarik gabe bilbon, egun dagoen kultura, eskaparatearen kulturatik alde egiteko oinarrizko elementu bat galduko lukela. Eta argi gelditu da ere bilboko hiritarrok Bilboko Konpartsetatik egiten den lana babestu egiten dela, beraz guk lantzen eta defendatzen dugun eredu partehartzaile eta herrikoia da gehiengo zabal batek nahi duen eredua.
Hau horrela dela esaten dugu iazko Inauteriak izugarrizko arrakasta izan zutelako eta Aste Nagusian argi gelditu zelako konpartsarik gabe ez dagoela Aste Nagusirik.. Beraz gure lana defendatzeko eta ereduaren aldeko jarrera tinkoa azaltzeko iaz egin genituen mugimendu guztiek etekinak izan dituela esan dezakegu.
Eta aurtengo ikasturtean ipinita zein da egoera? Bai: argi dugu eztabaida bere lekuan ipintzea lortu genuela, azaldu genuen argiki zeintzuk eta zergatik ziren Udaletxetik eta beste espazio politikoetatik egiten ziren erasoak eta argiena gelditu dena: zein zen eta zein izango den gure lana.
Baina gure lana argi egonda, zein da Udaletxearen jarrera? Egun eta iazko datuak mahai gainean izanda bide beretik jarraitzen duela esan dezakegu: jai batzorde mixtoa egunero indargabetzen jarraitzen dute, prentsaren bitartez komunikatzen jarraitzen dute, inauteri bikoiztuak antolatzen jarraitzen dute eta egun bi konpartsei ezarritako zigorra indarrean jarraitzen du.
Uste dugu unea heldu zaiola udaletxeari hausnarketa sakon bat egiteko eta benetan ikusteko Bilbok eskatzen diola adostasun batetara ailegatu behar duela konpartsekin. Bidea:jesartzea eta eztabaidatzea dela. Hitz egin behar duela. Tamalgarria izango litzateke azken urteetako jarrera itxia eta ezkorra mantentzeea… batez ere aurten kontuan izanda udal hauteskundeak izango ditugula.
Ildo beretik uste dugu Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsei jarritako zigorra bertan behera gelditu behar dela. Inoiz zabaldu behar izan ez zuten pitzadura hori estali egin behar dutela. Argumento nahiko bagenituen ere, bere momentuan azaldu genuen bezala, hau ereduaren aurkako erasoa estaltzeko aitzakia bat baino ez zelako eta gainera adierazpen askatasunaren aurkako eraso maltzurra izan zelako ere, argudio hauek nahiko baziren ere, egun gogorra egiten bazaigu ere argudio hau erabiltzea: Audientzia Nazionalak arrazoia eman digu eta Txori Barroteko kideak absolbitu egin ditu eta argi gelditu da elkartasuna ez dela delitoa. Beraz zigorrak zentzua ez bazuen ere, orain jada ez dauka ezta babes legalik ere ez.
Konpartsetako lana aurten iazko ildo beretik joango da: jai batzorde mixtoa indartu eta defendatuko dugu, Bilbok merezi dituen inauteriak egingo ditugu eta Aste Nagusia defendatuko dugu, gure eskuetan dauden tresna eta neurri guztiekin. Idatziz egin badugu ere eta batzordean azaltzen saiatu bagara ere, aprobetxatuko dugu eta gaur berriro deialdia luzatzen diogu udaletxeari gurekin jesartzeko eta aipatutakoaren inguruan hitz egiteko.
Ez dugu amaitu nahi txalo bero eta berezi bat bota gabe… benetan pozgarria izan da gurekin batera lan egin duen eragile eta hiritar multzoa ikusea eta sentitzea luzatu zaigun babesa … zuei guztiontzako gure txalorik gogotsuena. Mila esker.