Aste Nagusiko astearteko gertaeren harira, zein osteguneko ekitaldien debekuen harira Bilboko Konpartsok hausnarketa batzuk helarazi nahi dizkiegu Bilbotarrei.
Dirudienez Espainiar Audientziaren aginduei jarraika, jai esparruan burutu beharreko ekitaldi batzuk eta jai esparrutik at burutu beharreko beste batzuk debekatu ziren. Aginduaren sustatzaileetako bat, Bilboko Udalean PPko zinegotzi den Carlos David Garcia jauna izanik, paradoxikoki, Bilboko Udaleko jai batzordeko kidea den berberak eskatua.
Bilboko Konpartsek beti errespetatu, bultzatu eta sustatu dute adierazpen askatasuna eta, oinarrizko eskubide horren sinisdun garenez, debekaturiko ekitaldi hoien legalidadeaz ez gara arituko. Guztiok errespetatuko bagenitu adierazpen askatasunaren aldarriak, ekintzez eta ez hitzez bakarrik, jai lasaiagoak izango genituzke. Horregatik urte osoan zehar aritu garen bezala, Aste Nagusiaren Defentsan Adierazpen Askatasuna aldarrikatuko dugu gaur ere.
Jai esparrua jendez gainezka dagoenean, umez, gaztez zein zaharrez leporaino, bakoitzak jakin beharko du, eta erantzule izan, lasaitasun, normaltasun eta nola ez, askatasun horren kontra buruturiko eta sustaturiko ekintzek sortarazi ditzazketen istiluak kudeatzen. Bilboko Konpartsek jai memoria oraindik gogotsu daukagulako, ezin ahaztu ditzazkegu, urteetan poliziaren presentziagatik sortarazten ziren gatazkak. Bergogoratu beharko litzateke ere, egoera hoien baretzean konpartseroen ikaragarrizko rola, eta nola ez, aipatutako egun hauetan, astearte eta ostegunean burutu duguna.
Aldiz, penagarria da, ardura politikoa duten batzuen rola, batzuk Aste Nagusiaren imagina desitxuratze lanean temati dabiz, Carlos David Garcia zinegotzia kasu, eta beste batzuk, aldiz, arazoak sortzen direnean arrapaladan desagertu edota bapateko gaixotasun arraroak kutsatuta, gor gelditzen dira. Kasualidadea izango ote da, edota agian arduraren kontzeptua ez datorrela zinegotzi soldatarekin batera.
Aurrekoa bezain larria, Aste Nagusia sustatu eta defendatu ordez aurreko politikoen esanetara ari diren komunikabide batzuen zeregina dugu. Penagarria, lotsagarria adjetiboak datozkigu burura, kazetaritza gutxi, etika gutxi eta gezur ugari.
Baina Aste Nagusia guzti hau baino gehiago da, jendartea konpartsen alde agertu da beti, konpartsak herritik, auzoetatik, herri mugimendutik datozelako, direlako, horregatik eredu honen alde lanean jarraituko dugu, eta gabiltza. Aste Nagusia, jaia kutsatu nahi duten guztiak baino gehiago da, eta gehiago izaten jarraituko du.
Ondo pasa jaietan (kutsatzailei ere ondo pasatzea gomendatzen diegu), ta jarraitu birziklatzen…
GORA ASTE NAGUSIA!
Aste Nagusia Defendatuz.