KONGRESUAREN AURKEZPENA

Aste honetan prentsari pasa genizuen “Jai Herrikoiak Bultzatuz” manifesturaren inguruan jaso ditugun atxikimenduak eta jada maiatzaren 22an Capitol Zinemetan ospatuko dugun Fiestologoen Kongresuari begira ematen ari garen pausuak.

Atxikimenduei dagokienez hemendik gure eskerrik beroenak emateko aprobetzatuko dugu.

Urte osoan zehar eta herri/auzo eta hirietan jaiak antolatzen dugunontzako izugarrizko poza izan delako hainbat kultur, kirol eta beste esparruetako eragileen babesa jasotzea.

Ikusten duzuenez oso oso zabala eta anitza izan da babesa hori: ia 70 jai batzorde, ia 100 kultur elkarte, auzo elkarte, gazte elkarte, dantza talde, hamarnaka kirolari, musikari asko Euskal Herrikoak (gurekin jai guztietan daudenak) eta Euskal Herritik kanpokoak ere (Manu Chao, Albert Pla, Habeas Corpus, Carlo Fabretti…), idazleak, antzerki taldeak eta aktore eta aktoresa, artistak, bertsolariak, irakasleak, gastronomoak, sukaldariak, dendak, tabernak, kazetariak…eta abar luze bat…

Hemen duzue zerrenda eta oraindik atxikimenduak jasotzen ari gara: Ikusi ATXIKIMENDUAK

Maiatzean gaude eta jaiak jada hasita leku batzuetan eta hastear Euskal Herri osoan zehar. Unerik egokiena jai eredu herrikoia eta partehartzaleari bultzada emateko. Oraindik lan asko dugu aurrean!!

Eta lan ildo honekin jarraituz, atxikimenduez gain, maiatzaren 22an ahalik eta fiestologo gehien elkartzea da gure intentzioa.

Oinarrizko dossierra prestatu dugu bi helbururekin:

  1. Jai Batzordeen, txosnen zein konpartsen arteko sarea sortzeko lehengo pausuak eman.
  2. Arrakastatsuak diren jai herrikoi eta partehartzaileen kontra sufritzen ditugun erasoen inguruan hausnartzea eta honi ze motatako erantzunak eman ahal zaizkion bilatzea gure pluraltasuna errespetatuz baina indarrak lotuz.

Dossierra, eztabaidaren lehenengo zatia baino ez da: bertan, jai eredu ezberdinak aztertuko ditugu, bidean topatzen ditugun arazoak aurreikusiz gure helburua elkarlana sustatzea izanik (sarea sortu). Horrela, proposamenak egiten ditugu hemendik aurrera eman beharreko erantzun posibleak hausnartuz elkartasuna gure ibilbidearen ardatz nagusia izanik. Ikusi DOSSIERRA

Dossier honek aportazioak onartzen ditu hauek ideiak gehitu baino ez baitute egiten.

Logoa hausnarketa guzti honen isla dugu eta gure aldetik, eztabaida hau indarrean dagoela baieztatzen dugu denboran zehar aldaketak onartuz, gure jaien eskakizunei erantzuna emanez. Logoa baita, bizirik dago eta eraldatuz joango da, gure lan esparrua moduan.

Administrazio eta hauen arduradun politikoak guzti honen inguruko gogoetak egin beharko lituzkete. Gurekin batera aurrera egitera gonbidatzen ditugu…atzerapausurik ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude