Inauteri arrakastatsuak izan dira

Zorionak eta mila esker Bilboko Konpartsekin batera autengo inauteri berezi hauetan parte hartu duzuen Bilbotar guztioi. 2010eko inauteriak IZUGARRI ARRAKASTATSUAK izan direla ziurtatu dezakegu. Hotz izugarria, edurra ere izan dugu, baina ala ere ostegunetik asteartera Bilbon mozorrotu den gehiengoak Bilboko Konpartsekin egin du, gure deiari erantzunez.

Bilboko aratusteak afitxa

Osteguneko Trapuzaharraken kalejiraren partehartzean egondako igoera nabaria, zapatuko desfilean egondako 50 taldeak (haietatik 24 karroza), domekako putxeretan egondako 50 partehartzaile inguru eta astearteko benetako sardina erreketan izandako arrakastak mezu argi bat uzten digu: Bilbon konpartsetatik egiten den lana guztiz beharrezkoa ikusten dala. Eta ondorioz, uste dugu jendeak desfilea leku duinean nahi duela, Gran Vian hain zuzen ere.

Eta hori da hain zuzen ere inauteri hauetatik atera beharreko ikasgaia: zergatik desfile bi? Ze zentzu dauka gastuak biderkatzea eta Bilboko gehiengoa marginatzea merezi ez dogun esparru batean desfilea egiten behartuz? Hau da 7.urtea Gran Viatik ez deuskuena jaisten uzten baina 7 urte hauetan soberan erakutsi dogu Bilboko Konpartsetako desfilea dala Bilbotarrek nahi dabena. Beraz, gure ustez ez da onargarria krisi garaian eta inauterietarako %30eko diru murrizketa baten aurrean, Bilbon oraindik bi desfile mantentzea.

Guzti hau kontuan hartuta, hausnarketa serio bat egin beharko leukie Udaletxeko agintariek. Gure ustez, Udaletxeak Bilboko Konpartsekiko sortu dauan egoera konpondu behar da: gu marginatzen saiatu dira, eta gure artean zatiketa bat sortu nahian, Bilbon daukagun jai eredua erasotu dabe. Nabaria da hau ez dala bide egokia, Bilboko hiriak horrela erakusten ari dan moduan. Beraz: gure aldetik bilera bat eskatzen dogu gai honen inguruan konponbide bat bilatzeko. Bilera hori Udaletxean ardura politiko eta kriterio nahikoa duen arduradunekin izan nahi dogu. Hemendik deialdi hori luzatzen dogu eta hau izango da gure helburua. Inauterietan eta Aste Nagusian konpartseen presentzia guztiz beharrezkoa da,  Bilbotarrek horrela ikusten bait dabe, eta debekuekin ez da ezer lortzen, aldiz Bilbo kontran jartzea baino ez dabe lortu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude