Ezetzaren ostean administrazioarekiko auzi errekurtsora joko dugu
Bilboko Udalak gure alegazioei ezetza eman ondoren, Bilboko Konpartsok, aurretik iragarri bezala, administrazioarekiko auzi errekurtsora joko dugula adierazteko deitu dugun prentsaurrekoan honakoak azaldu ditugu:
Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu bi konpartsa hauen montajea ekiditeko argudio legalik ez duela erakusteagatik. Hauek zigortzeko, filigrana legal bat erabili du alkatearentzat, lur erabilpen bulegoarentzat, oposizio zatarrarentzat edo auskalo ze ilustraturentzat txosna hauek perfila betetzen ez dutelako. Honek zera esan nahi du: ez dute muntatzen udalari gustatzen ez zaiolako. Egoera honetan, administrazioarekiko auzi errekurtsora joko dugula adierazi nahi dugu, edo behar den tokira.
Zertarako konpartsa hauen 30 urteko ibilbidea errespetatu? Nork agintzen duen argi geratu da eta Bilboko Konpartsei ez zaie gustatzen eta ez dugu onartzen inposizio politika.
Bilboko jai eredu ARRAKASTATSUA zalantzan jartzen dela uste dugu, konpartsengatik sortutako eredua, udalak bere atxikimendua emanda, bilbotar denok gozarazten duten eredua eta abuztuan Bilbo berriaren erdian jartzen duen eredua. Aginteak eredua aldatu nahi du baina ezkutuan eta guk, horrela izanda, ozenki esatea eskatzen diogu gauzak argi gera daitezen. Udalak berak egindako inkesta baten arabera:
1- Bilboko hiritarrek Aste Nagusia den moduan mantendu nahi dute ezer ere ez aldatu barik.
2- Bilbotarrek %80ko kopuru baten hartzen dute parte Aste Nagusian
3- Su artifizialak eta txosnak dira hiritarrek gehien baloratzen dutena Aste Nagusian.
4- Pluraltasuna da Aste Nagusiaren izaera egokien irudikatzen duena eta bilbotarrek gehien estimatzen dutena.
Arduraren ikuspuntutik, Aste Nagusiari sor diogun maitasunagatik, bilbotar guztiak gure hausnarketen gainean jarri nahi ditugu eta horretarako egingo dugu lan, 2010eko abuztuaren 21ean konpartsa guztiak egon daitezen.
Abuztuaren 21 urrun dagoenez abenduaren 21ean gogoeta horiek mahai gainean jarriko ditugu abuztuan Aste Nagusia egon dadin urratsak ematen hasiz.
Zuek gure iritzien oihartzuna izatea eskatu ondoren, eskerrik asko hona etortzeagatik eta Tomas Deuna egunean emango dugun prentsaurrekora gonbidatzen zaituztegu. Bertan, jai ereduaren defentsarako emango ditugun urratsak azalduko ditugu.