Giro itzela Txosnaganerako martxan

Giro ona eta aro ona -euriak errespetatu egin zituen parte-hartzaileak- atzo, Txosnagane mendira egindako ibilaldi neurtuan. San Adrian auzotik abiatu eta, 19 kilometroko ibilbide luzea zein 14ko laburra egin ostean, Atxuriko helmugara heldu ziren mendizaleak. Photocall-ean argazkia egin ostean bertako jaiekin bat egin ahal izan zuten.
Badakikezuenez, Txosnaganekoa ez da ibilbide lehiakorra, “irabazleak” parte-hartzaile guztien arteko bataz bestekora gehien hurbiltzen direnak baitira: laburrarenak Aitor Romanos eta Jaione Enderika izan ziren, luzearenak, berriz, Iratxe Pérez eta Eneko Ibarrondo.
Datozen egunotan atzokoaren argazki guztiak jarriko ditugu gure Flickr kontuan.
