Txupinera eta Pregoilaria aurkeztuta
Ofizialki aurkeztu ditu gaur 2023ko Txupinera eta Pregoilaria Bilboko Jai Batzorde Mistoak, udaletxean egindako ekitaldian. Bilboko Jai Batzorde Mistoaren Presidente Itziar Urtasun zinegotziak egin ditu aurkezpen-lanak, eta Bilboko Konpartsen ordezkari Janire Mampasik, hitza hartu duenean, bi ikonoen figura aurten gogoratzen ari garen Elkarlan Uholdearekin jarri du harremanetan aurten konpartsok duela 40 urte herritarrek egin behar izan zuten ahalegin kolektiboa oroitzen ari baikara.
Zentzu horretan, pozik agertu da Mampasi, Txupinerak zein Pregoilariak, biek ala biek, “ederto ulertzen dutelako zer den lan kolektiboa eta proiektuak elkarlanean ateratzea”.
Izaskun Pinedok Pinpilinpauxa konpartsako kide moduan duen ibilbide luzeaz gain, osasun publikoan egiten duen lana nabarmendu du, bertan lan egiten duten langile guztien garrantzia gogoratuta. Aiora Renteriaren figura ere goraipatu du, talde-lanean eskarmentua duela eta euskarari entzutea eman diola nabarmenduta.
Elkarlanarekin lotu du Mampasik Bilboko Jai Batzorde Mistoan egiten den lana, pregoilaria bera adostasunez aukeratzeko modua adibide gisa jarrita.