Mozorro Lehiaketan izena emateko aukera zabalik

Bilboko Aratusteetako Mozorroen Lehiaketan izena emateko aukera zabalik dago jada. 2023ko Aratuste Zapatuan izango da mozorroen kalejira, otsailaren 18an, eta bertan, konpartsa guztiek, talde antolatuek eta norbanakoek parte hartu ahal izango dute. Aurtengo berrikuntza dugu banakako mozorroek, (hiru lagun arteko taldeak barne), arratsaldean desfilatu beharrean, eguerdian pasatu beharko direla potocall batetik (12:15 – 14:30). Taldekakoek, berriz, arratsaldean hartuko dute parte kalejiran, 17:00etatik aurrera.

Jai Batzorde Mistoak sari-multzo batzuk ezartzen ditu (izaera ludiko eta gastronomikoa duten fruitu edo genero sortez osatuak), kategoriatan banatuta.

Parte-hartzaile guztiek epaimahaiaren aurretik igaro beharko dute haien mozorroak erakusteko, eta gehienez minutu bateko antzezpen labur bat egiteko aukera izango dute. Epaimahaia Plaza Zirkularrean kokaturiko eszenatokian egongo da eta parte hartzea, originaltasuna, elkarreragina eta Aratusteetako kutsua daukaten mozorroak baloratuko dira.

Gainera, balio ez lehiakorrak sustatzeari begira Bilboko Konpartsen ikurrekin bi toki seinaleztaturik egongo dira ibilbidean zehar eta parte-hartzaileak animatzen ditugu epaimahairen aurrean egin beharreko koreografiaren zati bat (minutu batekoa) antzeztera. Saria jasotzeko aukera izateko, positiboki baloratuko da ibilbide osoan zehar erakutsitako aratusteetako jarrera eta zehazki seinaleztaturiko bi tokietan.

“Menudo cuadro” talde-mozorroa 2022an

2023KO MOZORRO LEHIAKETAREN OINARRIAK:

1. Bilboko Jaietako Batzorde Mistoak mozorrorik onenak sarituko ditu 2023ko otsailaren 18an (Aratuste Zapatua). Lehiarik gabeko ikuskizuna da eta honako hauek sarituko dira: partaidetza, originaltasuna, elkarreragina eta mozorroek daukaten Aratusteetako kutsua.

2.Baldintza hauek betetzen dituen edonork (gizabanakoak, taldeak edo konpartsak) jaso dezake saria:

  • Jaigunera mozorrotuta joatea eta mozorroen arratsaldeko kalejiran parte hartzea talde bezala (lau kidetik gorako taldeak). Kalejira 17:00etan hasiko da Portuko Markesa kalean eta plaza zirkularrean bukatuko da.
  • Epaimahaiaren aurrean, (Plaza Zirkularra), minutu bateko (gehienez) dantza edo performancea aurkeztu behar izango da.
  • Jaigunera mozorrotuta joatea eta mozorroen goizean parte hartzea banakako lehiaketan (hiru kide edo gutxiago).
  • Banakakoentzat, Berastegi metro irteeran photocall bat egongo da epaimahai batekin. Bertatik igaro beharko dira, 12:15tik 14:30etara.

3. Izen-ematea otsailaren 11a, (zapatua), baino lehenago egin daiteke bulegoa@bilbokokonpartsak.eus helbide elektronikora idatzita, edo sariketaren egun berean. Banakakoen kasuan 12:00 eta 12:15 bitartean egin ahal izango da bertan, Berastegi metro irteeraren ondoan. Taldeen kasuan 16:00 eta 16:30 bitartean, Portuko Markesaren kalean egin ahal izango da izen-ematea.

Izena emateko bidali beharreko informazioa:

  • PARTE-HARTZAILEAREN IZENA
  • MOZORROAREN IZENA
  • MOZORROAREN DESKRIBAPENA
  • TELEFONO / IZEN KONTAKTUA
  • MUSIKA* (mp3/wav fitxategia)

*Musika ez bidaltzekotan, edozein kanta aleatorio jarriko da. Ez da azken momentuko musikarik onartuko.

4. Jaietako Batzorde Mistoak izendatuko duen epaimahai bakarra egongo da, janzkietan eta arte eszenikoetan adituak diren eta Bilboko elkarteen sarean sartuta dauden pertsonek osatua.

Plaza zirkularreko eszenatokian jarriko den epaimahaiak mozorroak aztertuko ditu 1. puntuan azaldutako lehiarik gabeko irizpideen arabera eta saria merezi duten mozorroak aukeratuko ditu.

5.Sariketan gertatzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena edukiko du epaimahaiak. Hala ere, sariketaren oinarriak aldatu ahal izateko antolatzaileen baimena beharko da.

6. Kategoria eta sari-multzo hauek ezarri dira, honako balioa daukatenak (*):

BANAKAKOAKTALDEAKKONPARTSAK
1. 175 €1. 500 €1. Diploma
2. 125 €2. 300 €2. Diploma
3. 100 €3. 200 €3. Diploma

(*) Izaera ludiko eta gastronomikoa duten produktu-sortak izango dira.

7. Sarien jasoketa.

  • Taldeen saria jasotzeko ezinbestekoa da 20:30etan aurkeztea Plaza Barriko karpan. Ekitaldi horretara ez aurkezteak sariari uko egin zaiola esan nahi du.
  • Banakako saria jasotzeko ezinbestekoa da 16:45etan aurkeztea Plaza Zirkularreko eszenatokian. Ekitaldi horretara ez aurkezteak sariari uko egin zaiola esan nahi du.

8. Lehiaketan izena-ematean baimena ematen zaie antolatzaileei mozorrotutako pertsonaren irudia erabiltzeko.

9. Lehiaketan izena-emateak oinarriak oso-osorik onartzea dakar. Antolatzaileek oinarri hauek aldatzeko eskubidea dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude