Federiko Ezkerra eta Txomin Barullo dira Aste Nagusiko sukaldaririk onenak

Lau Haizetara taldeak irabazi du gaur goizean Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako buztan-gisatuaren proba, kategoria orokorrean. Hala, Bakiokoek berretsi dute orain dela hiru urte lortutako txapela. Bitartean, Pa… Ya konpartsa ere nagusitu da gaur, pandemiaren aurreko Aste Nagusian bezala. Bestalde, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako sailkapen nagusiko proba puntuagarri denak amaituta, Federiko Ezkerra taldeak jaso du sukaldari trebeenaren makila. Konpartsetan, Txomin Barullo nagusitu da aste osoko lehian, orain dela hiru urte egin legez. Sariak banatu dizkiete Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacio txupinerak.

Gaur goizean, dozenaka zaletuk parte hartu du Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako buztan-gisatuaren proban Bilboko Areatzan, lehiaketa orokorreko zazpigarren eta azken proban. Bilboko Konpartsek antolatzen dute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketa, eta BM da horren babesle nagusia, Coca Cola, Hazi fundazioa, MercaBilbao, BIlboko Udala, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea eta Erriberako Merkatuarekin batera.

Gaurko buztan-gisatuaren probaren puntuazioak aurreko egunetakoei gehitu zaizkie. Hala, gaur ebatzi dute Aste Nagusiko sukaldaririk onena Federiko Ezkerra izan dela.

Gaurko Sailkapena

Orokorra

1.- Lau Haizetara (109,5 puntu).

2.- Galtzagorri kultur elkartea (105,0).

3.- Izaro eta Aitzi sukalkia (104,5).

4.- Urzabal (103,50).

5.- Migorra (95,5).

Konpartsena

1.- Pa… Ya (103,5 puntu).

2.- Txomin Barullo (97,50).

3.- Sin Kuartel (78,0).

4.- Tintigorri (75,5).

5.- Pinpilinpauxa (74,5).

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra / Konpartsak

Sailkapen nagusia

Orokorra

1.- Federiko Ezkerra (400,0 puntu).

2.- Mallabia (393,9).

3.- A kasa no voy! (392,5)

4.- Gastronomika Moreak (332,0)

5.- Ursabal (287,0)

Konpartsena

1.- Txomin Barullo (477,5 puntu).

2.- Txori Barrote (465,0).

3.- Zaratas (452,0).

4.- Sin Kuartel (429,0).

5.- Aixe Berri (409,0)

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra / Konpartsak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude