Ursabal eta Txomin Barullo nagusitu dira txipiroietan

Atzoko txipiroi-lehiaketan, Txomin Barullo nagusitu zen, konpartsen atalean. Berriz, sailkapen orokorrean, Ursabalek irabazi zuentxapela, zefalopodo gozoenak prestatzen lortzeagatik. Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacio txupinerak jantzi zioten artilezko kapela.

Hiru dira orain arte aurtengo Sukaldaritza Gastronomikoan garaipen bana lortu duten konpartsak: Txori Barrote, patatak saltsa berdean; Tintigorri, patata-tortillatan; eta Txomin Barullo, txipiroietan. Kasualitatez hiruren izenak hasten dira letra berarekin.

Atzo goizean Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako txipiroien probak herenegungo jokalekuan jokatu zen: eguraldi eguzkitsua eta sargoria. Hala, aise batu ziren dozenaka zale Bilboko Areatzan.

Atzoko puntuazioak aurreko egun bietakoei gehituko zaizkie. Halere, oraindik beste lau proba geratzen dira, lehiaketa denek puntuatuko baitute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako; igandean ezagutuko dugu irabazlea.

Txipiroien Sailkapena

Orokorra

1.- Ursabal (107,00 puntu)
2.- Zu eta biok (96,50)
3.- Lau Haizetara (95,50)
4.- Koppi Bat (92,50)
5.- Beronika (89,00)

Konpartsena
1.- Txomin Barullo (101,00 puntu)
2.- Kranba! (90,50)
3.- Sin Kuartel (94,00)
4.- Txori Barrote 2 (93,00)
5.- Zaratas (85,50)

Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorra /  Konpartsak  (PDF formatuan)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude