Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketa abiatu du txapelketa begetarianoak
Patatak saltsa berdean kozinatu dituzte gaur goizean dozenaka sukaldaritza-zalek Bilboko Areatzan, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren lehenengo proba puntuagarrian. Hainbat sargori egunen ostean, partehartzaileek eskertu dute sirimiria eta freskotasuna. Guztira, 26 kazola aurkeztu dituzte.
Gaurko lehiaketa begetarianoaren txapel bana jantzi dute Patatas Quejías-ek, lehiaketa orokorrean eta Txori Barrotek, konpartsenean. Guztira, zazpi probek puntuatuko dute Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako; igandean ezagutuko dugu irabazlea.
Bestalde, hiru urteren ostean bueltan izan da Gastro Txiki sukaldaritza-eskola. Ume eta gaztetxo andanak hartu du parte, antolatzaileen aurreikuspenak eta ohiko 300 partehartzaileen kopurua aise gaindituta. Sutegiko belaunaldi berriak disfrutatu egin du era askotako entsaladak egiten ikasten.
Gaurko Sailkapena
Orokorra
1.- Patatas Quejías (99,5 puntu)
2.- A kasa no voy!! (75,0)
3.- Federico Ezkerra (73,0)
4.- Txiribuelta (70,5)
5.- Gastronomika Moreak (70,5)
Konpartsena
1.- Txori Barrote (90,5 puntu)
2.- Trikimailu 1 (82,0)
3.- Sin Kuartel (77,5)
4.- Pinpilinpauxa (77,0)
5.- Bizizaleak 2 (77,0)
Deskargatu 2022ko sailkapenak: Orokorrak / Konpartsak (PDF formatuan)