Txosnaganerako ibilaldi neurturako izen-ematea zabalik
Bilboko Konpartsok Txosnagane mendi-igoeraren X. ekitaldiari ekingo diogu aurten, ekainaren 11n, eta dagoeneko zabalik dago bilbotar denek izena emateko epea.
Bi ibilbide errepikatuko ditugu aurten ere:
Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizatik.
Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku beretik.
Helmuga Atxuriko Enkarnazio Plaza izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketa.
Izen-ematea Bilboko konpartson webgunean egin daiteke ekainaren 9ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da.
Ekainaren 11n Txosnaganera joango gara!!!