Zapore tradizionalak bueltatu dira Aratusteetara
Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete dute gaur Pontxe eta Torrada lehiaketaren X. edizioan. Urte bateko etenaren ondoren, gaur goizean Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu da, dagoeneko X. edizioa. Euriari eta eguraldi tristeari aurre eginda, giro ezinhobean jokatu da lehiaketa: 100 bat parte-hartzaile batu da Plaza Barrian, gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoen artean. Hala, erakutsi dute bilbotarrak paregabekoak direla errezeta tradizional horiek prestatzen, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitute. Epaimahaian parte hartu dute Farolinek, sukaldariek eta Bilboko Konpartson lantalde gastronomikoko kideek; lan latza eduki dute epaimahai lanak egiten. Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
Herrikoia
Kremazkoa
- 1. saria: Iñaki Pastora
- 2. saria: Txori Barrote.
- 3. saria: Teresa Ines.
Ogizkoa
- 1. saria: Soraya Motos Manuel.
- 2. saria: Sim Romi 2.
- 3. saria: Txori Barrote 4.
Ostalaritza
Kremazkoa
- 1. saria: Gaztelugatxe gozotegia.
- 2. saria: Baste.
- 3. saria: Bizkarra.
Ogizkoa
- 1. saria: Cafe Bar Bilba.
- 2. saria: Plaza Nueva.
- 3. saria: Restaurante Aitziar.
PONTXEA
Herrikoia
- 1. saria: Sim Romi.
- 2. saria: Kaixo.
- 3. saria: Zaratas.
Ostalaritza
- 1. saria: Plaza Nueva.
- 2. saria: K D K.
- 3. saria: Cafe Bar 2002.
Pontxe-banaketa
Denontzako saria izan dugu gaur. Torradak eta pontxea prestatzeko goiz altxatu ez, baina Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildu direnek Residence Caféko kideek prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan dute. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen Manu Iturregi tabernari ezagunak eginiko pontxe berezia eskaini digu aurten. Behin tripa beteta, ostegunetik aurrera eramango ditugun mozorroak lotzea baino ez zaigu falta, Aratuste asko geratzen baita oraindik!