Kritika sozial eta ironia ugari bart Kopla Txikien Lehiaketan

Giro itzela eta festan murgiltzeko gogoa igarri ziren atzokoan Kafe Antzokian, Bilboko aratusteen lehendabiziko ekitaldia izan zen Kopla Txikien VII. Lehiaketan parte hartu zuten taldeen artean. Koplen letretan kritika soziala eta ironia nabarmendu ziren talde gehienen aldetik: etxebizitza garestiak, euskara eta euskal kulturaren bazterketa, gerra eta militarismoa…

Epaimahaian Monica Gonzalez Bizkaiko Abesbatzen Federazioko ordezkaria; Asier Gonzalez, Jai Batzorde Mistoko kidea eta Bilbao Musikako irakaslea; Natxo Montero, dantzari eta koreografoa eta Nagore Gonzalez aktorea egon ziren.

Epaimahaiko kideen aburuz, “erebelazio taldea” Altxa Porrue izan da, “igartzen da Eurovisionerako entrenatzen ibili direla”. Mauriziaren aireak zituen euskal Tanxungueiras batzuk irudikatu zituzten, panderoak jo eta panderoak erakutsi zituztenak.

Hontzak konpartsak kritikak ezker-eskuin banatu zituen, izan ere, auzokide salatariak, borboiak, Eusko Jaurlaritza eta alderdi politiko guztiak izan zituzten jopuntuan. Hontzek “urte osoa musika eskola batean eman dutela dirudi, baina, hori bai, gerria pixkat gogortuta zuten”, adierazi zuten epaileek.

Algara konpartsak, berriz, euskara eta euskal kultura azkenaldion baztertuta, “izoztuta” egon direla salatu, eta euskara “desizoztu” eta kaleetara, “plazaren erdira” ateratzeko deia egin zuen, algarakideek soinean zeramatzaten mendiko arropak erantsi bitartean.

Epaimahaiko kideek karraka bat zeukaten prest, norbaitek akats potoloren bat eginez gero erabiltzeko, baina ez zuten erabili, Arrana, berriz, gauza harrigarriren bat gertatuz gero jotzeko zeukaten, eta jo ere egin zioten, Altxa Porrueri, publikoari porruak bota zizkionean.

Animazioa eta mozorroari sari bereziak egon ziren atzokoan: Sin Kuartelek mozorro onenari saria eskuratu zuen eta Algarak animazioarena.

Hiru sari orokorrak hauek izan ziren:

  1. saria: 99,5 punturekin, Hontzak konpartsa, Es lo que hay kantarekin.
  2. saria: 99 puntu, Altxa Porrue konpartsa, Altxaporrueira kantarekin.
  3. saria: 85 puntu, Algara konpartsa, Euskal Herria izoztuta kantarekin.

HONTZAK KONPARTSA: ES LO QUE HAY

La vecina del tercero se ha metido a policía
(La que denunció a su padre por no llevar mascarilla).
Eso sí que tiene guasa y no esto de los Borbones
Que se hicieron millonarios a costa de comisiones
Y allí estaba Urkullu, si si Iturgaitz y Otegui también
Eusko Jaurlaritza por dios que estaban cobrando pasta lerelelé
La Díaz y Sánchez si si Abascal y Ayuso también
El gobierno entero por dios. Chévere, chévere, ……
Si hubiera vivido Azkuna bastaría una vacuna.
Pero con Aburtu al frente tendrán que ponernos veinte
“San Blasek babesten gaitu” Esan du lehendakaritzak
kaletik musuko gabe, ay! A lo loco gabiltza
Hemen dugu Urkullu ene! Iturgaitz ta Otegui be bai
Eusko Jaurlaritza joder! Forrau ta dirua Suitzan lerelelé
La Díaz ta Sánchez ene! Abascal ta Ayuso be bai
Parlamento osoa joder! Chévere, chévere, ……
Maltratan a las mujeres también al pobre marido
Aunque parezca lo mismo una pera no es un higo
Konfinatuta gintuzten burutik jota gabiltza
Ta musuka egin ordea bihurtu danok faxista
Dice mi abuela: el que no corre vuela (4 veces)
Y allí estaba Urkullu, si si Iturgaitz y Otegui también
Eusko Jaurlaritza por dios que estaban cobrando pasta lerelelé
La Díaz ta Sánchez ene! Abascal ta Ayuso be bai
Parlamento osoa joder! Chévere, chévere, chévere (3 veces).

ALTXAPORRUE KONPARTSA: ALTXAPORRUEIRA
Doinua: Las Tanxungueiras / Aita San Antonio
Lalalala…
Iraganetik gatoz
gaur Kafe Antzokira
gaur egunean ere
Maurizia bizi da
Bilbora heldu gara
tradizioz jantzita
harritu egin gara
hau dena ikusita
Bilboko kaleetan
denok gaude edanda
baina ez da dantzatzen
plazetan porrusalda
Gaur egun gazteriak
zein estilo eroa
orain ipurdiekin
jotzen da panderoa
Altxaporrue gara
zaharra ta oraingoa
Aste Nagusia nahi dugu behingoz
txosna ta tragoa
Maurizia prest dago
mundu modernorako
influentzerrak gara
flowa dugu a sako
Altxa zu ta altxa ni
irten denok kalera
poza emango digun
kultura egitera
Altxaporrueira!
Altxakonpartseira!
Hator gure deira!
Irten kaleira!

ALGARA KONPARTSA: EUSKAL HERRIA IZOZTUTA
1,2,3,4,5,6… 8,9,10
Euskal Herria izoztuta
Euskal Herria izoztuta
Euskal Herria izoztuta
Kultura dugu gure gordeleku gotor
Euskal hots eta hitzen babesleku jator.
hozkailuan sartuta, egonagatik hor,
berriz desizozteko garaia badator,
berriz desizozteko garaia badator.
Indarrak ta fokuak
joango balira
MTV-ak ahaztuta
oholtza txikira
aitzaki denak ahaztu
dirua, COVID-a…
berriz irten nahi dugu
plazaren erdira!
berriz irten nahi dugu
plazaren erdira!
Bad buny ta Tanganak
herriko plazetan
dirua xahutzen da
batek daki zertan
lanean dihadugu
euskaltegietan
euskara entzun dadin,
Bilboko kaletan.
euskara entzun dadin
BIlboko kaletan
1,2,3,4,5,6.. 8,9,10
Euskal Herria izoztuta!
Herri batek behar du
kulturak eustea
egungo panorama ez al da tristea.
Nahi badugu herria berpizten hastea,
Komeni da kulturak
kaleak janztea!
Euskal Herria izoztuta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude