Teknikariok sindikatuaren mobilizazioa babestu dugu Bilboko konpartsok

Bilbo, 2020/08/22

 

Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek parte hartu du gaur arratsaldean Teknikariok sindikatuak Bilbon egindako mobilizazioan.

Konpartsok jai herrikoien eta lan-baldintza duinen aldeko ekimen horretan parte hartu nahi izan dugu, Aste Nagusiaren hasiera beharko lukeen egun berezi honetan, sindikatuari eta euren aldarrikapenei erabateko babesa adierazteko. Konpartsakideek “Aste Nagusia defendatzen!” lelopeko kamiseta beltzak jantzi ditugu ekimenerako. Orain dela lau hilabete ere, euskal kulturgintzaren grebarekin egin genuen bat Bilboko Konpartsak federazioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude