Hiri Krosa 2024 – Arautegia

1. BILBOKO KONPARTSAK

ASTE NAGUSIA XXVI. HIRI KROSA antolatzen du, asfaltoko lasterketa herrikoia eta federatua.

Izena emateko, sartu hemen.

2. DATA / LEKUA

Lasterketa, Bilbon 2024ko abuztuaren 23an ospatuko da. Nahi duen guztiak parte har dezake, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago.

3. PROBA, ADINA , DISTANTZIAK ETA IRTEERAK

TXUPETEAK & TXIKIAK (200 dortsal )

  • DISTANTZIA: 450 m
  • ADINA: 0-5
  • IRTEERAK: 17:00

BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMIN (200 dortsal)

  • DISTANTZIA: 900 m
  • ADINA: 6-9
  • IRTEERAK: 17:15

HASIBERRIAK & HAURRAK (200 dortsal)

  • DISTANTZIA: 1350 m
  • ADINA: 10-13
  • IRTEERAK: 17:35

HAUR, KADETE & GAZTEAK (100 dortsal )

  • DISTANTZIA: 1800 m
  • ADINA: 14-17
  • IRTEERA: 17:50

GURPIL-AULKIAK (15 dortsal )

  • DISTANTZIA: neskak 900 m // mutilak 1800 m
  • IRTEERA: 18:05

SENIOR & BETERANOAK (1.200 dortsal)

  • DISTANTZIA: 6000 m
  • ADINA: +18
  • IRTEERA: 18:25

4.  KRONOMETRAJEA

Txipa izango duen dortsala erabiliko da.

5. IBILBIDEAK

  • TXUPETEAK ETA TXIKIAK (450m – bira 1):  Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
  • BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMINAK (900 m / 2 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira)> Epaltza Alarguna (helmuga).
  • HASIBERRIAK & HAURRAK (1350 m / 3 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira)> Epaltza Alarguna (helmuga).
  • KADETEAK & GAZTEAK (1800 m / 4 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
  • GURPIL-AULKIAK (Emakumeak: 900 m / 2 bira) (Gizonak: 1800 m / 4 bira): Epaltza Alarguna (irteera) > San Nikolas > Areatza (jira) > Epaltza Alarguna (helmuga).
  • SENIORRAK (6000 m): Epaltza Alarguna (irteera) > Areatza > Areatzako zubia > Ripa > Uribitarte pasealekua > Guggenheim > Ingelesen landa > Evaristo Churruca Kaia > Euskalduna Jauregia > Itsas Museoa eta itzuli leku berberetik > Epaltza Alarguna (helmuga).

7. IZEN-EMATEA

Doako izen-ematea EKAINAREN 17tik aurrera kategoria bakoitzeko kupoa bete arte, honako helbidean:  izen-ematea

8. DORTSALAK JASOTZEA

  • Uztailaren 2, 3, 4 eta 5ean 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; 9, 10, 11 eta 12an, 11:00etatik 13:00etara eta 6an larunbata 11:00etatik 13:00etara Bilboko Konpartsen lokalean (Zabalbide 5).
  • Lasterketa egunean bertan, 11:30etik 15:00etara Areatzako tingladoen aurrean.

Azken orduko jende-samalda sahiesteko, eskertuko genizueke dortsala jasotzea lasterketa eguna baino lehenago.

Ez jasotako dortsalak ez ditugu banatuko.

9.SARIAK

Sari banaketa arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den kamioi eszenatokian.

  • TXUPETEAK & TXIKIAK eta BENJAMIN AURREKOAK & BENJAMINAK kategorietan, parte-hartzaile bakoitzak domina bana jasoko du.
  • HASIBERRIAK & HAURRAK eta KADETEAK & GAZTEAK kategorietan sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak jasoko dituzte.
  • GURPIL-AULKIAK kategorian sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak jasoko dituzte.
  • SENIOR kategorian sailkatutako lehen 3 emakumeek eta lehen 3 gizonek garaikurrak eta opariak jasoko dituzte.
  • SENIOR kategorian sailkatutako lehen emakume bilbotarrak eta lehen gizon bilbotarrak garaikurrak jasoko dituzte.
  • SENIOR kategorian sailkatutako lehen emakume konpartsakideak eta lehen gizon konpartsakideak garaikurrak jasoko dituzte.
  • Lasterketa amaitzean, gainontzeko parte-hartzaileei Bilboko Konpartsen kamiseta bana, opariak, jatekoa eta edatekoa emango zaizkie.

10. SAlLKAPENAK ETA ARGAZKIAK

Probaren sailkapenak eta argazkiak hemen argitaratuko dira : https://www.flickr.com/photos/bilbokokonpartsak/albums

12.BETEBEHARRAK

  • Antolakuntzak ez du probak irauten duen bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardurarik hartuko, ezta hirugarren batzuek parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal dizkieten kalteena ere.
  • Izena eman gabe parte hartzen duena bere kabuz ibiliko da, erantzukizuna berea izanez.
  • Izena ematean, honako arauak onartu egiten dira.

13. ALDAKETAK

Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.