Nerbioaren jaitsiera ekologista urtero aurrera eramaten den jai eta ikasketa ekimena dugu Bizizaleak konpartsak antolatzen duena 1994.urtetik.
1999.urtetik jaietako programazioan sartuta dago eta Bilboko Konpartsakek ordaintzen ditu ekimenak suposatzen dituen gastuak.
Aste Nagusiaren ostiralean antolatzen da goizez edo arratsaldez itsasaldiaren arabera eta Marijaiarekin egiten da ibilbidea Bilbotik Santurtzira trenez joanda. Behin Portu Zaharrera helduta, gasolino (Bilboko Ibadan betidanik erabili izan diren txalupak ibaiaren alde batetik bestera mugitzeko) baten ontziratzen gara Ibaian zehar udaletxera heldu arte bertan Bilboko Konpartsaken traineren estropadekin eta Ur jolasekin topo egiten duelarik.
Bilboko Ibaiaren, herri eta gizartearen ingurumenarekin lotura duten baloreak, ekimen ekonomikoak, gizarte aldaketak… ezagutaraztea dugu helburu.
Ibilbidean zehar, Bizizaleak konpartsaren eta Ekologistak Martxan taldearen kideek ibaiaren inguruan garrantzi handia izan duten gertaera sozialak, ekonomikoak eta ingurugiroarekin lotura dutenak azalduko dituzte:
- Superportua eta honek dakarren inguru gaineko eragina
- Ibai ahoaren eraldaketa ibai nabigagarrian
- Ibaiaren kutsadura eta Nerbioiaren saneamendu plana
- Ibaiaren fauna
- Ibai ahoaren hezeguneen suntsiketa
- Ibaiaren hertzeak: gizarte ezberdintasunak
- Industriaren gorakada eta krisia: siderurgia, kimika, ontzitegiak…
- Ibaiaren inguruko komunikazioa eta deskomunkazioa: Nerbioaren zubiak
- Moiletako ingurumen arazoak: Zorrotza, Deustuko Ubidia…
- Haizearen kutsadura Nerbioi ibaiaren inguruko herrietan
- Birsorketa urbanistikoa eta espekulazioa: Urban-Galindo, Abando Ibarra, Zorrozaurre,..
- Etab…
Antolatzen dute: Bizizaleak eta Sin Kuartel
EGUNA
Ostirala, abuztuaren 23ean
IRTEERA
Bizizaleak txosnatik trenez joateko Marijaiarekin.
IZENA EMATEKO
Aste Nagusiko astean zehar Bizizaleak txosnan.
Prezioa:2€